AKTUALITATEA


| 2022-03-05 14:16:00
  1. Kirol-instalazioak esleitu eta enpresa pribatu baten esku utzi 15 urtetan, 20 arte luzatzeko aukerarekin.

  2. 2022ko kuotak %20 igo eta hurrengo 6 urteetan % 73ko igoera metatua izatea.

  3. Esaten digute udalak erabiltzaileen igoeraren % 50 diruz lagunduko duela.

  4. Iturrieta parkeko pilotalekua estaltzea eta kirol-elkarte batek lehentasunez erabiltzea proposatu du.

  5. Egungo padel pistak desegin eta Urkon pista berriak egitea proposatu du.

 

1. 15 + 5 urterako esleipena eta enpresa pribatu baten esku utzi:

Udal Gobernu Taldeak gure udalerria hipotekatzen du kirolaren, ekonomiaren, gizartearen eta politikaren arloetan. Lau legegintzalditan zehar enpresa horrek kudeatuko du herriko kirola, Sopelako alkatetza noren esku dagoen alde batera utzita, eta etorkizuneko gobernu-taldeek onartu beharko dute. Edozein arrazoirengatik etorkizuneko korporazio horrek kontratua alde bakarretik haustea erabakiko balu, ondorio ekonomikoei eta lege-arazoei aurre egin beharko lieke.

 

2. % 20ko igoera eta % 73ko igoera metatua datozen sei urteetan.

Are gehiago: 7. urtetik aurrera, urteko % 2ko igoera aurreikusten da. Eta zergatik? EAJk eta enpresak adostutako etorkizuneko kirol-instalazioak, hein handi batean, kiroldegiko erabiltzaileei kuotak igota finantzatuko direlako, hau da, zuzenean ordainduko dituzte erabiltzaileek.

 

3. Udalak erabiltzaileen igoeraren % 50 diruz lagunduko duela dio

Ziria sartu nahi eta “txupa txus” bat ematen digute. Sopelako Udalak dio “%20ko tarifa-igoera horren % 50 diruz lagunduko duela, sopeloztarrek kirola egiten jarrai dezaten”. Eta udalak nondik ateratzen du dirua? Auzotarren zergen bidez ateratzen du, beraz, beste partida batzuetatik dirua kentzen da eta sopelostarrok ordaintzen jarraitzen dugu. Bide batez, ez dute ezer esaten hurrengo urteez.

 

4. Iturrieta parkeko (Balearena) pilotalekua estali eta kirol-elkarte batek lehentasunez erabili.

Udal-aurrekontuan 1,2 milioi bideratzen dira Iturrieta parkearen pilotalekua eta kanpoaldea estaltzeko. Inbertsio ona dirudien arren, Kurene kirol elkarteari emango zaio inbertsio horren kudeaketa eta lehentasunezko erabilera. Nahi dutenean joan eta erabil ahal izango dute gure herriko haurrek eta gazteek?

 

5. Egungo padel pistak desegin eta Urkon pista berriak eraiki

Gaur egungo pistek BAKARRIK zazpi urte dituzte, ez da kexa bakar bat ere izan haien kokapenagatik, eta desegin egin nahi dituzte!!! Horri diru publikoa xahutzea deritzo, eta, gainera, Urkon eraikiko dira, 2014an irizpide ekologikoekin birgaitu zen esparruaren ondoan. Udalak bultzatu zuen, La Suma Paisajistas enpresak egin zuen, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua babestu eta finantzatu zuten % 80an, balio ekologiko handia zuelako.

 

Zer interes ekonomikoak ditu EAJk Sopelako kirolarekin? Zer kirol eredu eskaintzen die bizilagunei?... eta hori guztia aurrera atera da Elkarrekin- Podemoseko zinegotziaren babesarekin: hitzak soberan!!!