AKTUALITATEA


| 2020-06-29 20:28:00

Sopelbus zerbitzua etenda

Bistan da une honetan ez dagoela Sopelbus zerbitzurik herrian, jende gehien biltzen duen garaia izan arren. Alarma-egoeragatik zerbitzua bertan behera utzi zen eta Udal Gobernuak ez du oraindik lehiaketa publiko atera Sopelako bus garraio publikoaren zerbitzua.

 

EH Bildu: “Ezinbestekoa da herriko garraio publikoa mantentzea eta bultzatzea”

Mugikortasunaren gaian argi daukagu. Hauteskunde programan aipatzen genuen bezala, Sopelbus indartzea gure lehentasun bat da. Ez dugu eskatzen garraio publiko hori bere horretan mantentzean, bere erabilera sustatzea baizik.

Horrela, apirileko osoko bilkuran BARIK txartela Sopelbusen martxan jartzea adostu genuen, proposamen zehatz batekin: tarifa merkeago batekin sopeloztarrentzat.

Ekaineko osoko bilkuran, eskaera zehatzak egin ditugu. Alde batetik, ohiko Sopelbusa martxan ez den bitartean, mugikortasun urriko pertsonentzat alternatiba bat eskaintzea, uda garaian hondartzetara joan ahal izateko. Bestetik, Sopelbusen lizitazioa eta esleipena lehenbailehen ematea ere exigitu dugu, irailean zerbitzua eman ahal izateko.

 

EAJ-ak ez du zerbitzua martxan jartzeko asmorik

Pandemiaren aitzakipean Udal Gobernuak ez du zerbitzua esleitu eta orain Sopelbus gabe gaude. EH Bilduren eskakizunaren aurrean, EAJren erantzuna uda garaian zerbitzua esleitzea erabat ezinezkoa dela izan zen, berandu dabilelako Udala zeregin lizitazioa ateratzeko (nahiz eta urteak izan dituen zerbitzua esleitzeko). Beraz, udan zerbitzua ez bada ateratzen (erabiltzaile gehiago dauden sasoia), zertarako atera neguan. Udal gobernuak 2021erako atzeratuko du Sopelbusen lizitazioa (ziur aski, 2021ko udan erabiltzeko, kasurik onenean).

 

Ardura falta?, murrizketak?

Ardura falta ezezik, bestelako arrazoi bat dagoela uste dugu, guzti honen atzean: Sopelbus ateratzea ez da errentagarria, defizitarioa da ekonomikoki (gezurra badirudi ere, uda garaian are defizitarioagoa da neguan baino) eta udal gobernuak planteatzen duena, praktikan, sozialki errentagarria den zerbitzu publiko bat etetea da. Murrizketa baten aurrean gaude, zalantzarik gabe. Gogoratu dezagun 2020ko aurrekontuetan 250.000 euroko partida duela Sopelbusek.

Garraio publikoaren garrantziaren adibide gisa, Sopelbusek ere Ikastolari zerbitzua ematen diola ere aipatu genuen, eta irailean aldaketarik ez badago, klaseei ekingo zaiela normaltasunean, ikasleei eta Ikastoleko familiei bus zerbitzu publikorik ez izateak ekarriko dien eragozpenekin. EAJ-ak guk jarritako adibidea kritikatu zuen, “eskola pribatu kontzertu bati” zerbitzua ematea ez dela Sopelbusen egitekoa, are gehiago “eskola pribatu” horrek bere bus zerbitzu propioa duenean.