AKTUALITATEA


| 2024-03-27 09:23:00

Etxebizitza eskubidea da

Udal gisa ditugun aukeren arabera, EHBilduk etxebizitza eskubidea bultzatzen du eta Sopelako alkatetzara iritsi ginenetik, 10 hilabetetan hainbat ekintza jarri ditugu martxan:

1.- Dagoeneko 24 etxebizitza eraikitzen ari dira Loiola inguruan alokairu sozialerako. Hauek izango dira Sopelan eraikiko diren alokairu sozialeko lehen etxebizitzak

2.- Dagoeneko beste 33 etxebizitza izapidetzen ari dira Asu inguruan, alokairu sozialerako ere.

3.- Pisu turistiko gisa deklaratutako etxebizitzetan % 50eko errekargua aplikatzen da OHZn.

4.- eta azken Udal Osoko Bilkuran (2024-03-26) lonjak etxebizitza bihurtzea errazten duen araudiaren hasierako onarpena egin da.

Araudi honen helburuak

“etxebizitza lehen mailako arazo bihurtu da belaunaldi gazteenentzat eta herritar guztientzat. Ordenantza hau onartuta, gure udal eremutik urrats berri bat ematen dugu etxebizitza izateko eskubide subjektiboa errealitate bihurtzen saiatzeko”. Sopelako EHBilduko Mikel Tapia, hirigintza zinegotzia.

EHBilduk aurkeztutako eta orain onartu den proposamenak hiru helburu nagusi ditu:

1.- etxebizitza duinen kopurua handitzea arrazoizko prezioan, lurzoru berria erabili beharrik gabe.

2.- Lokal huts horiek kokatuta dauden eremuen irudia hobetzea.

3.- Erabiltzen ez diren lokal horien jabeek irteera bat izatea.

horretarako...

1.- Espekulazioa saihesten da, onartutako ordenantzak ezartzen baitu etxebizitza horiek eskuratzeko baldintza ekonomikoak eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako Babes Publikoko Etxebizitzenak baliokideak izango direla.

2.- Ez zaio kalterik egiten udal-merkataritzari, araudi honetatik kanpo geratzen baitira araudi honen eranskin batean mugatu diren merkataritza-guneetako lonjak.

3.- Etxebizitzak duinak izateko bizigarritasun-baldintza tekniko guztiak arautzen dira (argitasuna, sarrera, osasungarritasuna, isolamendu akustikoak, segurtasuna, gutxieneko metro koadroak...).