AKTUALITATEA


| 2026-05-28 11:03:00

Alegazioak aurkezteko epea

Alegazioak aurkezteko epea maiatzaren 22an amaitu zen, eta Bizkaibusen aurreproiektuari EH Bilduk 12 alegazio estrategiko erregistratu dizkio guztira, baita 250 baino gehiago ere Bizkaiko udalerrietan, alkatetzen eta udal taldeen bitartez.

Sopelan ere

Sopelan, udalak hobekuntza-proposamen zehatzak aurkeztu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailari. Sopelako hainbat gunek ez dute gaur egun zerbitzu publiko egokirik ez Bizkai Busena, ezta Metroarena ere. Hain zuzen ere, eskatu da Atxabiribil, Arrietara, Asu, Bareño eta Loiola auzoak Sopelako zentroaren eta Urdulizko Ospitalearen arteko lotura bermatzea eta hobetzea. Gainera, Sopelako Udalak eta udalerri mugakideek egindako ekarpenekin, Bizkaibus Barinatxe, Arrietara eta Atxabiribil hondartzekin lotzeko aukera eman daiteke, garraio publikoaren erabilera sustatuz, hondartza garaian hainbesteko arazoa sortzen duen ibilgailu pribatuaren aurrean.

Kalitatezko garraio publikoaren beharra

EH Bilduk egindako ekarpenen helburua Bizkaiko garraio publikoaren sistema hobetzea da, irisgarritasuna, kalitatea, lurralde-kohesioa eta interes publikorako orientazioa indartuz.

Udalerri eta eskualde bakoitzak egindako ekarpen zehatzekin batera, beste ekarpen orokor batzuk egin dira zuzeneko kudeaketa publikoaren eredu baterantz aurrera egiteko, garraio publikoa funtsezko eskubidetzat hartuta, eta ez enpresa-onurara bideratutako jardueratzat (instalazioen eta baliabideen kontrol publikoa, benetako irisgarritasun unibertsala ziurtatzea ebaluazio-sistemen bidez, erabiltzaileen parte-hartzea eta ez-betetzeetan neurri zuzentzaileak ezartzea, erabiltzaileari ematen zaion informazioa hobetzea, herritarrek arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidea bermatzeko neurriak... eta hori guztia Bizkaibuseko langileen lan-baldintzak ahaztu gabe: lan-baldintzak plantillak subrogatuz, eskubideak homogeneizatuz, soldatak hobetuz eta azpikontratatutako langileak pixkanaka integratuz.

Metroa ez zaigu ahazten.

Orain Bizkai Busi buruz ari gara, baina ez da ahaztu behar gure udalerriko garraio publikoaren sarea metroan oinarritzen dela neurri handi batean. EHBilduk eskaera zehatzak egin dizkio Metro Bilbaori zerbitzuen maiztasuna Larrabasterraraino eta Plentziaraino zabaltzeko (ikus artikulua)