AKTUALITATEA


| 2026-06-09 18:13:00

Kirol instalazio berriak eta biblioteka berria finantzatzeko asmoz, Udalak udal jabetzako 5 lurzati jarri ditu salgai: tamaina txikiko udal lurzatiak dira, eta bertan ezin da babes publikoko etxebizitza kolektiborik eraiki.

Salmentaren helburua: Biblioteka berriaren eta kirol-instalazio berrien etorkizuneko inbertsioei aurre egitea.

Sopelak bi proiektu garrantzitsuri aurre egin nahi die datozen urteetan, udalerriak kirol eta kultura eremuan urteetan jasan dituen gabeziak betetzeko. Proiektu horiek honako hauek dira: liburutegi berria eta kirol-instalazio berriak; biek ala biek 12 milioi euro inguruko inbertsioa ekar dezaketelarik.

Inbertsio handi hori kontuan hartuta, EHBildu eta Elkarrekin gobernu-taldeak finantzaketa-eredu mistoa proposatzen du: alde batetik, diruzaintzako gerakina inbertsioetarako erabiltzea ("udal aurrezkiak"); bestetik, kanpo-finantzaketa banku-mailegu baten bidez lortua; eta hirugarren baliabidea udal-partzelen salmenta da, maileguaren zenbatekoa ahalik eta txikiena izan dadin. Era berean, bi proiektuok udalaz gaindiko erakundeen dirulaguntza publikoak izatea bilatuko da.

Mailegua ahalik eta txikiena izan dadin, Sopelako Udalak 3 partzela saldu ditu jadanik, 1.798.000 euroko balioarekin, eta aurreikusitako beste bosten salmenta berriekin 4 milioi euroko guztizko kopurura iristea espero da. Beraz, diru kopuru hau aurreikusitako inbertsioaren zenbateko esanguratsua izango da, eta aipatutako instalazio berriak finantzatzeko beharrezkoa den banku-mailegua murriztuko da.

Babes publikoko etxebizitza eta zuzkidura-ekipamenduetarako erabili ezin diren lurzatien salmenta

Salgai jarritako lurzatiak txikiak dira, eta horietan ezinezkoa da etorkizuneko babes publikoko etxebizitzen sustapenak edo zuzkidura-ekipamenduen eraikitzea.

EHBilduk etxebizitza babestuaren alde egiten duen apustua zalantzarik gabea da, eta HAPO berriaren aurrerapenean jasotzen denez, bertan proiektatzen diren etxebizitza berri gehienak babes publikokoak izango dira bai, sektore urbanizagarri berrietan, bai dagoeneko urbanizatuta dauden sektoreetan eta udal-jabetzako sektoreetan dauden partzeletan ere, baldin eta dimentsioagatik etxebizitza kolektiboa eraikitzeko aukera ematen badute bertan etxebizitza babestuak sustatzeko.

Etorkizuneko HAPOn BPEetarako aurreikusitako lursailak, jakina, ez dira saltzeko aukeratutakoen artean sartzen, HORREN AURKA GAUDE, zorrotz, bizilagun edo talde politiko batzuek egiteko iradokitzen duten bezala.