AKTUALITATEA


| 2022-09-20 12:43:00

Sopelako EH Bilduk Goiene kalearen okupazioa kritikatu du: "handitzeak ez du ezer konpontzen eta gainera, legez kanpokoa da". Izan ere, okupazio horrek ez ditu Zipiriñeko espazio arazoak konpontzen eta Eusko Jaurlaritzarekin inolako hitzarmenik egin gabe gauzatu da. "Gure intuizioak esaten digu, ikastetxea zabaltzearekin zerikusia duela, Gobernu Taldeak aurkeztutako proiektua baitzen eta ez zen hezkuntza-komunitateak aukeratutakoa".

Pandemia garaian egin zen Zipiriñeren handitzeaz ari gara. Obra bat egin zen ikastetxeko patioa handitzeko, udaleko errepide bat erabiliz, ikasleen artean distantziak mantentzeko aitzakiarekin. Hori guztia inolako hitzarmenik, lagapenik edo akordiorik gabe. Arazoa da “de facto” egin zela, hau da, prozedura juridikoa jarraitu gabe eta udal idazkariari jakinarazi gabe. Kontua ez da soilik, legez kontra egin dela, baizik eta konponbiderik ez emateaz gain (ez baitzen espazioa egokitu jolas-gune gisa erabili ahal izateko), inguruko bizilagunei kalte egiten diela. Aparkalekuak kentzeaz gain, ibilgailuentzako bide bat ixteaz ere ari gara.

Laburbilduz legez kontra egin zen, auzokideak kaltetu eta, gainera, zertarako oso ondo jakin gabe. Zer lortu nahi zuen gobernu-taldeak obra honekin? Gure intuizioak esaten digu, ikastetxea zabaltzearekin zerikusia duela, Gobernu Taldeak aurkeztutako proiektua baitzen eta ez zen hezkuntza-komunitateak aukeratutakoa.

Argazkia: EAJren proiektua, Zipiriñe handitzeko. Bertan Goiene kaleko okupazioa ikusten da. Iturria. Deia egunkaria, 2021/01/15.