AKTUALITATEA


| 2026-06-15 15:44:00

SAAk argitaratutako bideoaren aurrean non "beste" errekurtso judizialik ez jartzeko asmoa adierazten den, Sopelako EHBilduk, honako hau adierazi nahi du:

1.-Gure balorazio positiboa eta poztasuna erabaki honen aurrean. SAAk sarritan aurkeztu ditut errekurtsoak (5 kasutan) udalean hartutako erabakien aurka eta EHBilduk beti adierazi du ez zuela jokabide hori ulertzen; horren ondorioz legegintzaldiaren hasieran SAArekin genuen lankidetza-akordioa haustea erabaki genuen. Ulergarria denez, oraingo iritzi aldaketaren aurrean, ezinbestekoa da gure balorazio positiboa eta poza erakustea, ziur baikaude hori dela onena Sopelarentzat eta haren hezkuntza-komunitatearentzat.

2.- Ez dugu sakonduko SAAk azkenaldian egindako hainbat adierazpenetan, hala nola  "trikimailu juridikotzat" jotzea langile funtzionarioek osatutako udalaren talde juridikoak hartutako erabakiak… edo gainerako alderdi politikoetako zinegotziek "indarrean dagoen legedia bete gabe" erabakiak har zitzaketela zioten iradokizunak.

3.- Zoritxarrez, gure kezkari eusten diogu, ASSk aurkeztutako kasazio-errekurtsoak oraindik indarrean jarraitzen duelako. Gogorarazi nahi dugu ASSk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuela Abaroko Plan Partzialaren aurka (499 BOE, Iberre Institutua handitzea eta Urko ibarra eta Gobela ibaia berreskuratzea), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman ziola Sopelako udalari. Justizia Auzitegi Nagusiaren erabaki horri ere Kasazio-errekurtso jarri  zion ASSk eta oraindik indarrean dago.