AKTUALITATEA


| 2022-05-06 08:45:00

700.000 euro komisaria berri baterako lurrak erosteko

EAJk Patricia Alfonso Podemosetik kanporatutako zinegotzi transfugari esker atera zituen 2022ko udal aurrekontuak. EH Bilduk aurka bozkatu zuen, bai gobernu-taldearen kudeaketarekiko mesfidantzagatik (gogoratu 2020/2021 aurrekontu-akordioaren haustura), bai zenbait aurrekontuetan aipatzen ziren zenbait proiekturen aurka zegoelako, besteak beste, 700.000 euroko kostua zuen polizia-etxe berri baterako lurrak erostea.

Otsaileko osoko bilkuran, lur horiek erosteko partida behin betiko onartu zen, berriz ere zinegotzi transfugari esker. EH Bilduk argi hitz egin zuen osoko bilkura horretan: “EAJk 700.000 euroren truke lursailak erosi nahi ditu polizia-etxe berri bat eraikitzeko, eta liburutegi berrirako 550.000 euro baino ez ditu finkatzen, eta ez du argi eta garbi aipatzen EAJ/PSE gobernu-taldeak Loroñoko egungo aparkalekuko lurrak egokitzeko hartu duen konpromiso zehatza, Zipiriñeren espazio arazoak konpontzeko”. Horrez gain, EAJren makro-proiektuari martxoan bertan alternatiba bat aurkeztuko geniola esan genuen.



Esan eta egin

EH Bilduk martxoko herritarren segurtasunerako batzorde informatiboan aurkeztu zuen ELEIZALDE KALEKO KOMISALDEGIAREN BERRITZE PROIEKTUA, eta batzorde horretan bertan proposamenaren ildo nagusiak azaldu zitzaizkien udal talde guztiei eta udaltzainen buruari. Gainera, proposamen hori zuzenean helarazi zaio Sopelako Udalean gehiengoa duen sindikatuari, ELA sindikatuari.

Proposatutako birbanaketan, herritarrei arreta emateko komisaldegi bat irudikatzen dugu, lan-gune eroso eta zabalekin, udaltzaingoari dagozkion lanak egiteko segurtasun-baldintza egokiak bermatuz. Gainera, jendearen arretarako gune abegitsu bat lortzen saiatzen da, herritarrenganako hurbiltasuna ere bultzatuz. Hori guztia laneko segurtasunaren, irisgarritasunaren eta eraikuntzaren arloan indarrean dauden araudi aplikagarriak kontuan hartuta.


 

«Gure proposamena EAJrena baino hobea da»

EH Bilduren iritziz, gaur egungo komisaldegia udalerriaren erdigunean mantentzeak erraztu egiten du herritarrek beren zerbitzuak eskuratzea (galdutako objektuak, salaketak...), eta harreman atseginagoa eta hurbilagoa ahalbidetzen du herritarren eta udaltzaingoaren artean.

Izan ere, EAJren proposamenaren kokapena (Sopelako erdigunetik kanpo) eta kostu handia (700.000 euro soilik lurren erosketan) dira EH Bilduren proposamenaren oinarrian dauden arrazoiak: “Gure asmoa da herritarrengandik hurbilago dagoen udaltzaingo eredu bat bultzatzea eta diru publikoa eraginkortasun handiagoz erabiltzea”, EAJren proposamenarekin alderatuta, bere alternatiba abian jartzeak ekarriko lukeen aurrezkia azpimarratuz.

"Kontuan izan behar dugu gaur egun Sopelak ez duela liburutegi berririk, ez dagoela gazteentzako espazio nahikorik, kirol-instalazioak eskasak direla, Zipiriñeren eta Iberreren espazio-arazoei ez zaiela oraindik irtenbiderik eman... Udaltzaingoaren eraikin berri bat baino lehentasun gehiago daude herrian. Azken finean, gure proposamena EAJrena baino hobeagoa da".