AKTUALITATEA


| 2022-02-24 15:25:00

Otsaileko aurrekontu-aldaketak: 6.670.000 €

Otsailean, 2022ko aurrekontuari 8 aldaketa aurkeztu zaizkio guztira Ogasuneko udal batzordean (2021eko abenduko osoko bilkuran onartu zen, EH Bilduren eta oposizio osoaren aurkako botoarekin, baina Podemosetik kanporatutako zinegotzi transfugaren aldeko botoarekin). 8 aldaketetatik, bi kontuak ematekoak dira (ez dira bozkatzen, horien berri baino ez da ematen), hurrenez hurren 1. aurrekontu-aldaketa (kreditu-gerakinak sartzea) eta 5. aurrekontu-aldaketa (alkatetza-dekretu bidez egina). Gainerako aldaketak otsaileko osoko bilkuran eztabaidatu eta onartu behar dira.

 

Diruzaintzako gerakina (LT): hasierako saldoa.

Aurtengo aurrekonturako diruzaintzako gerakinaren hasierako saldoa 9.445.000 €-koa da. Zenbateko hori bi kontzeptutan banatuta dago:

- Atxikitako finantzaketa-gastuetarako diruzaintzako gerakina (RTGFA) = 4.375.000 €

- Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina (RTGG) = 5.070.000 €

 

RTGFArekin finantzatutako aldaketak:

- 1. aurrekontu-aldaketa: geldikinak gehitzea. ………………………........ 686.000 €

            - 3. aurrekontu-aldaketa.: polizia-etxeko lursaila erostea. ……………… 700.000 €

- 4. aurrekontu-aldaketa.: belar artifizialeko futbol-zelaia…………………. 900.000 €

- 5. aurrekontu-aldaketa.: Larrabasterrako igogailua (Alkatetzaren dekretua) 17.500 €

- 8. aurrekontu-aldaketa.: pilotalekuko eraikina, araudia egokitzea………… 608.000 €

- Guztira ……………………………………………………………………… 2.911.500€

 

RTGGrekin finantzatutako aldaketak:

- 1. aurrekontu-aldaketa.: soberakinak sartzea …………………………… 1.185.000€

- 2. aurrekontu-aldaketa.: Urko-ko lursaila erostea ………………………. 50.000 €

- 6. aurrekontu-aldaketa.: haur-parkeak (Iberrota): ………………………. 422.000 €

- 7. aurrekontu-aldaketa.: erdigunea zati bat oinezkoentzat atontzea …. 2.100.500 €

- Guztizkoa: …………………………………………………………………… 3.757.000 €

 

Hasierako Diruzaintzako Gerakinetik (9.445.000 €), proposatutako aldaketak finantzatzeko 6.670.000 €erabili dira. Ehunekotan, diruzaintzako gerakinaren % 70 inguru erabiltzea proposatzen da. Aldaketa horiek onartuz gero, egungo saldoa nabarmen murriztuko litzateke:

- RTGFA: 1.463.500 €(hasierako geldikinaren % 66,50 erabilita)

- RTGG: 1.313.000 €(hasierako geldikinaren % 74 erabilita)

 

EH Bilduren jarrera: aurrekontu-aldaketei ez

2021eko iraileko osoko bilkuran finkatu genuen gure jarrera, gobernu-talde honek proposatutako aurrekontu-aldaketei buruz: “EH Bilduk ez dio utziko EAJri proiektu garrantzitsu eta estrategikoen inguruan aurrekontu-aldaketak egiten, partidaren atzean proiektu zehatzik ez badago. Kasu horietan, EZEZKOA emango diegu aurrekontu-aldaketa horiei (...). EH Bilduk ez dio EAJri nahi duena egiteko aukerarik emango. Ez diegu txeke zuririk emango (...). Ezin dugu EAJren marketin politikoa onartu, besterik gabe, herriarentzat benetan positiboa izango den bermerik gabe. Proiektua aurkeztea daukate. Orduan baloratuko dugu. Seriotasunez”.

 

Horrela, EH Bildu EAJk otsaileko osoko bilkura honetarako proposatutako aurrekontu-aldaketen aurka agertu da:

4. Aurrekontu-aldaketa: belar artifizialeko futbol-zelaia (900.000 €). Abenduan onartutako 2022ko aurrekontuetan, zinegotzi transfugari esker, gobernu-taldeak 500.000 €-ko aurrekontua aurreikusi zuen, eta orain % 80 igotzea proposatzen digu, inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe (ez dakigu zer futbol zelai mota jarri nahi duten kostuen igoera horrekin!) EAJk igoera hori prezioen igoerarekin justifikatu du... 400.000 €-tan!

2. Aurrekontu-aldaketa: Urkon lursaila erostea (50.000 €). Padel pista gehiago jartzeko hezegunearen ondoan? Berriz ere, ez daukagu argi berdea eman diezaiokegun proiektu zehatzik.

6. Aurrekontu-aldaketa: haur-parkeak, horien artean, Iberrota (422.000 €). Ez dago azter dezakegun proiektu zehatzik. Zerbait kezkagarria, are gehiago, gobernu-taldeak eraiki nahi duen parkeetako bat Iberrotan izan daitekeenean. Eremu horretan, Urkoko hezeguneraino, EH Bilduk ekologikoki leheneratzeko proiektu bat proposatu du, Larrabasterra eta Sopelako bizilagunen gozamena eta aisialdia ahalbidetzeko. Iberrotako plazan bilgune lasai bat proposatzen genuen, ingurunearekin errespetuz jokatzen duten ekipamenduak eta hiri-altzariak dituena... ez jolas-parke erraldoi bat! Txakurrentzako parke berriarekin batera (modu irregularrean finkatutako metalezko hesi batzuk), ikusizko inpaktua handia izango da.

7. Aurrekontu-aldaketa: erdipeatonalizazioa zentroan (2.100.500 €). 2021eko iraileko osoko bilkuran esandakoa. Egoera berean gaude, mahai gainean proiekturik gabe, eztabaida eraikitzailea egin ahal izateko. Eta Sopelarentzat proiektu estrategikoa da.

 

Bestalde, EH Bilduk abenduko osoko bilkuran adierazi zuen 2022ko aurrekontu-proiektuko zenbait partida zehatzen aurka zegoela: EAJk 700.000 euroren truke lursailak erostea proposatzen du polizia-etxe bat eraikitzeko, baina liburutegi berrirako, aldiz, 550.000 euro bakarrik finkatzen ditu, eta ez dio erreferentzia argi eta garbirik egiten EAJ/PSE gobernu-taldeak Loroñoko egungo aparkalekuko lurrak Zipiriñeko eraikin berrirako egokitzeko hartutako konpromisoari.

 

Kritika EAJren gobernantza ereduari: arrabola pasatzea transfuga zinegotziaren babesari esker

EH Bilduren arabera, oso larria izan zen EAJk 2022rako aurrekontuak aurrera ateratzeko modua, eta oso larria da aurrekontu aldaketa horiek guztiak ateratzeko modua: Podemosetik kanporatutako zinegotziaren abstentzioari esker eta alkatearen kalitatezko botoari esker. Izan ere, Patricia Alfonso atxiki gabeko zinegotziak behar duen babesa ematen ari zaio gobernu-taldeari gehiengo osoa balu bezala jokatzeko, arrabola pasatuz eta azalpenik eman gabe. EH Bilduk ez dio txeke zuririk emango EAJri, lanak kontrolik, informaziorik eta eztabaidarik gabe egin ditzan. Gobernantza-eredu onartezina, autoritarioa eta harroputza da. Kudeaketa-eredu horrek plangintza falta nabarmena du, inprobisazioan oinarritzen da eta kutsu populista eta elektoralista oso kezkagarria du... Sopela ez da EAJren kortijoa!