Honako alegazioak aurkeztu ditugu:
1. Genero ikuspegia txertatzea oinezkoentzako mugikortasunaren inguruan: eraikinen arteko bideak zabalera eta argiztapen baldintza egokiak izatea. Helburua: emakumeentzat segurtasuna bermatzea.
2. Sopelako hirigunearekin lotura bermatu, jadanik planean dagoen lotura bakarraz gain (2020ko urrian aurkeztu genuen alegazioen bitartez planean jasoa), beste bi lotura pasabide edo igogailuz: bata, Osasun Zentroarekin eta bestea, Etxebarri kalearekin (farmaziaren kalea).
3. Trafiko arazoak konpontzeko 2 sarbide/irteera berri, bata Enrike Urrutikoetxea kalearekin eta bestea, Iberrota kalearekin (horrela, Iberre auzoaren barrualdeko alde horretatik nahitaez zirkulatu beharra sahiesteko, bereziki institutuaren aurretik).
4. Bidegorri bat jartzea, Larrabasterra eta Sopela modu jasangarriagoan eta egokiagoan lotzeko. Hegoaldeko bidetik edo haren paralelotik doan bidegorri bat egitea, Iberrota eta Enrique Urrutikoetxea kaleak lotuz.
5. Komertzio txikia babesteko, salmenta-aretoen gehienezko azalera 150 metro koadrokoa izatea.
6. Gure herriko izena ondo jartzea: “Dokumentu osoan udalerriaren izen zuzena erabili, “Sopelana” okerreko terminoaren ordez Sopelaren izen zuzena eta ofiziala jarriz”.
Azken finean, EH Bilduren ustez, ABAROK LARRABASTERRA OSOARI EGIN BEHAR DIO MESEDE. Auzoko arazoak arintzeko eta auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko balio behar du: merkataritzalokalak; udal-instalazioak; Iberrotako berdegunea berroneratzea, Urkoko hezegunearekin eta kirolgunearekin lotzeko; Iberreko antolamendua eta urbanizazioa; Aldundia presionatzea Gatzarriñeko eta Olabideko trafikoaren arazoari konponbide integrala emateko, gure kaleetatik kanpo zirkulazioa desbideratuko duen saihesbide bat eraikiz.
INFORMAZIO GEHIAGO