Astelehenean, Pasaiako Portuko lehendakariari egindako elkarrizketa batean Pasaiako Lonjaren obra amaitu gabe geldi daitekeela irakurri genuen pasaitarrok. Bertan, estalkian doan terraza eta pasealekua egiteko obrak “diru asko balio duela” eta “egitea birplanteatzen ari direla” adierazi zuen lehendakariak.
EH Bilduren ustez egindako adierazpenak oso larriak dira eta, honen harira eta gaiarekin oso arduratuta egonik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan hainbat galdera egingo ditu, baita obra amaieraraino burutu dadila eskatu ere:
Birgaitzea etengo dela entzun dugu berriro ere, zein momentutan dago Pasaiako Lonjaren obra? Zeintzuk dira etorkizuneko urratsak?
2020ko politika orokorreko osoko bilkuran, Pasaiako portuko agintaritzarekin batera portu-hiri batzorde bat sortzearen inguruan hitz egin zen, nola dago gaia?
Portua eta hiriaren bizikidetzaren baitan, zeintzuk dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoak, Pasaiako Portuko Agintaritzako kide den heinean, lonjaren obra bere osotasunean amai dadin?
Pasaiako Lonjaren obra urteetako atzerapena eta milioi eurotako gainkostua duen obra da eta pasaitarrok ez dugu merezi 2011ean hasi eta 2014an amaitu behar zuen obra bukatu gabe uztea. Non dago bestela portu-hiri bizikidetza?