AKTUALITATEA


| 2020-04-25 18:58:00

Covid-19-aren pandemiak guztiok jarri gaitu arriskuan. Hala ere, krisi momentuetan beti daude gogorrago kolpatutakoak izaten diren sektoreak, eta ondorioak modu gordinago batean jasaten dituztenak. Hori horrela izanik, ezinbestekoa da pertsona guztiak babesteko neurriak hartzea eta garai zailak pasatzean guztiek lehengo bizitzari berriro ekiteko baliabideak dituztela bermatzea. 

Zentzu horretan, eta alderdikeriak albo batera uzteko momentuak bizi izan ditugula kontuan izanik, adituekin kontrastatutako proposamen integralak egin dizkiogu Eusko Jaurlaritzari pandemiaren momentu desberdinetan, eta gure udaletan neurri zehatzak hartu ditugu egoerari behar bezala aurre egin ahal izateko. Gure proposamenek momentu batzuetan jasan duten manipulazioa kontuan izanik, jarraian herritar guztien eskura jartzen ditugu, nahi duenak zuzenean irakurtzeko eta bere ondorioak ateratzeko aukera izan dezan. 

Hemen gure estrategiaren inguruko argibideak: 

  1. Pandemia hasieran egindako proposamena
  2. Ondorio ekonomikoei aurre egiteko talka plana
  3. Oñatiko Udalak herrirako hartutako neurriak
  4. Konfinamenduaren irteera koordinatua 

Izaro Elorza alkatearen bideo mezua ere ikusgai duzue hemen.