AKTUALITATEA


| 2024-12-10 19:57:00

Sonatua izan da azken egunetan hainbat elkartek udalak gabonetako ekitaldietan euskarari egin dion mezpretxuaren aurrean egindako salaketa. Euskalgintzako eragileek, auzo elkarteek, guraso elkarteek eta beste hainbatek bat egin dute euskarak  gabonetako argien pizte ekitaldian jaso duen eraso berria salatzean.

Udalak antolaturiko ekimen batean euskararen presentzia mugatua izatea ez da berria, baina kezkagarria daazken hilabeteetako haurrentzako antolatu den ekitaldi handienean euskarazko hitzik entzun ez izana. Azken astean, euskararen nazioarteko egunaren bueltan, eta baita azken urteetan ere euskararen erabileraren aldeko deklarazioak, mozioak, eta abarrekoak onartuak izan dira gure udalean, baina hauek aplikatzeko unean ezer ezean gelditzen dira. Horrelako gertakariak udalaren hizkuntzaren normalizazio planak dioenaren aurka doaz, eta beraz, hainbeste asmo onen artean euskararekiko sentsibilitate eza baino ez dugu ikusten.

Euskara guztiona da, Irunen euskaraz ere bizi nahi dugu, eta hori bakarrik posible izango da benetako politika ausartak ezartzen badira, eta, hor udalaren papera ezinbestekoa da.

Hortaz, Irungo Udal gobernuari euskararen aldeko jokaera garbia erakuts dezan eskatzen diogu, ekitaldietan euskara lehenetsiz, eta benetako Irun euskaldun baten alde  eginez. Irundarrok euskara eta euskal kultura baztertu beharrean, hau zaindu eta bultzatzen duen udal gobernu bat merezi dugu.