AKTUALITATEA


| 2025-07-22 11:06:00

Diskurtso arrazisten eta auzo patruilen atzean dagoen olatu erreakzionarioak Irun ere astindu duela salatu du EH Bilduk eta egoerarekin kezka adierazi ere. Horren aurrean Elkargune Antifaxistak deituriko elkartaratzera atxikitu eta Irunen jarrera arrazistek lekurik ez dutela defendatzeko deia luzatu die herritarrei.

Elkartaratzea, bihar, hilak 23, 19:00etan San Juan plazan izango da. 

ARRAZAKERIARIK EZ. 
Ez hemen, ez inon.