Juan Karlos Izagirreren hitzetan, "garrantzitsuena momentu hauetan osasuna lehen planoan jartzea da, eta ondoren garatu beharko dira ekonomia idnartzeko neurriak".
Adierazpen hauek Hamaika Telebistari eskeinitako elkarrizketan egin ditu. Pertsonak erdigunean jartzearen garrantzia nabarmendu nahi izandu Gipuzkoako EH Bilduren bozeramaileak, "pertsona guztiak zaindu behar dira, eta askotan oso errekurtso gutxi dedikatzen dizkiogu zaintzari".
Horretaz gain, konfinamendu egoeran badago ere, Gipuzkoako EH Bildu egunero burubelarri Covid-19 birusa eteteko neurriak proposatzen lanean dihardula eta "Aldundiarekin egunero zuzeneko harremana" duela aitortu du Izagirrek.
Elkarrizketa osoa eta Gipuzkoako EH Bilduk egun hauetan egiten ari den lana ezagutzeko, ikusi albistearen goiko aldean dagoen bideoa.
Koronabirusak eragindako krisi soziosanitarioak adinekoen egoitzetan izan dezakeen eragina kontuan izanda, zentro horietan hartuko diren neurriak lehenbailehen indartzea eta zehaztea beharrezkoa dela uste du EH Bilduk. Batez ere, kontutan izan behar delako bertan adineko pertsonekin ari direla lanean langileak eta, gehienek, patologia ezberdinak dituztenak.
Hori dela eta, Aldundiari dagozkion egoitza publikoetan eta plaza kontzertatuak dituzten zentroetara zein babes neurri bideratuko diren galdetu du. Hain zuzen ere, EH Bilduk jakin nahi du EPIak banatu diren eta, horrela izanez gero, zenbat eta zein egoitzetan.
Beharrezkoa da langile horiei segurtasun neurriak berehala aplikatzea. Arrisku handiko sektorea izanik, Osakidetzan ezarri diren moduko neurriak izan beharko lituzkete. Eta, besteak beste, langileen artean test gehiago egin beharko lirateke, birusaren hedapena ahalik eta azkarren eteteko. “Garrantzia handia du, horrelako egoitzetan batez ere, birusaren transmisore izan daitezkeen pertsona guztiak ahalik eta azkarren identifikatzea”, nabarmendu du Juan Karlos Izagirre EH Bilduko bozeramaileak.
Hartuko diren babes neurrietaz gain, orain arte emandako urratsen inguruan ere galdetu du EH Bilduk. Aldundiaren gainontzeko zerbitzu eta departamentu guztietan zein neurri hartzen ari diren galdetu du, baita azpikontratatuta dituen zerbitzutan ere. “Sail ezberdinetako langileei koronabirusaren inguruko kontrolak egin zaizkien jakitea beharrezkoa da; zein froga mota eta zein langile motari, hain zuzen ere”, gaineratu du Izagirrek.
Koronabirusak sortutako krisiaren aurrean, Gipuzkoako EH Bilduko hainbat udalek neurriak aktibatu dituzte gizarteko sektore ahulenei laguntzeko helburuarekin, batez ere adineko pertsonei. Pertsona askok zerbitzu oinarrizkoenak lortzeko zailtasunak dituzten une honetan, EH Bilduk uste du elkar zaintzea izan behar dela funtsezkoena. Horregatik, etxean geratzeko deia egiten dugu, sektore ahulenak babesteko.
Hona hemen hartzen ari diren neurrien adibide batzuk:
Azpeitia: behar dutenei elikagaiak eta botikak helarazteko zerbitzua jarri du Udalak. Udalak zentralizatu egin ditu eskaerak, eta boluntarioak izango dira oinarrizko produktuak emango dituztenak.
Zumaia: elikagaiak edo botikak helaraziko zaizkie hala behar duten pertsonei. Gaztetxeko gazteek helaraziko dituzte produktuak, eta zerbitzua udaletxean egongo da.
Orio: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.
Ordizia: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.
Horretaz gain, herrietako alkate eta bozeramaileek animo eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan dute.
Herriek proposatu eta hartu dituzten neurriak zein herritarrei zuzendutako mezuak ezagutu nahi badituzu, sartu hemen.
Zaldibarko zabortegiaren gertaeraren ondoren, kezka zabaldu da herritarren artean, batez ere inguruko herrietan. Airearen kalitateak kezka eragiten du, eta horretarako erabaki du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak neurketak egitea. Baina uraren kalitateak ere kezka eragiten du, eta zaindu beharrekoa da. EH Bilduk bat egiten du herritarren artean gero eta zabalduago dagoen kezkarekin. Herritarrei uneoro informazio zuzen eta zehatza eman behar zaiela uste du.
Azken orduetan, aregaotu egin da uraren kalitatearen inguruko kezka. Eitzaga auzoko bizilagunei txorroteko ura ez edateko eskatu diete eta Eibarreko Ego-gain errekan orbanak ere azaldu dira. Edozein dela ere orban horien jatorria, herritarrek informazio zehatza izan behar dutela uste du EH Bilduk. Ondorioz, Ego-gain eta Deba erreketako uraren kalitatean neurketak egiteko eskatu diote Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Debako EH Bilduk URA Agentziari.
‼ Ego-gain eta Deba erreketako uraren kalitatean neurketak egiteko eta neurketa horien emaitzak uneoro herritarrei jakinarazteko deia egiten diote Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Debako EH Bilduk arlo horretaz arduratzen den URA Agentziari https://t.co/Cv14e4ttaK
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) February 11, 2020
?Etxebizitza alokairua mugatzeko ez dugu Madrilen zain egon beharrik, baditugu eskuduntzak, har ditzagun neurriak.
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) February 5, 2020
?2013tik %25 egin du gora alokairu prezioak
▶️Etxebizitza ordaintzeari ez genioke gure diru-sarreren %30a baino gehiago eskaini behar@marianbeitia pic.twitter.com/tqPJkf5dFl
Alokairuaren prezioa mugatzeko lege proposamena egingo du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean datorren astean eta Gipuzkoako Aldundiak ere, norabide horretan har ditzakeen neurriak hartzeko eskatu dio gaur EH Bilduk Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran.
“EAEn egun 115.000 familia bizi dira alokairuan, baina nola: ordaindu ezinda edo gorabehera askorekin. Alokairuaren prezioak 2013tik %25 egin duelako gora, eta azkeneko urtean alokairuaren kostea KPIa baino 8 aldiz gehiago igo da”, esan du Marian Beitialarrangoitia batzarkideak.
Horregatik proposatu du Aldundiak Eusko Jaurlaritzari eskatzea alokairu merkatu pribatuan zuzenean eragiten duten presazko neurriak har ditzala, besteak beste, alokairuaren prezioa mugatzeko tresnak legez arautuz.
Bestalde, EH Bilduk Aldundiari eskatu dio bere eskumen eta ahalmenen baitan, alokairurako etxebizitza-parke publikoa handitzeko politiketan urrats sendoak emateko. Aldi berean, Beitialarrangoitik gogorarazi du zerga ikuspegitik badagoela zer egin, alokairua ordaintzen duten herritarren kenkariak egokituz eta ponderatuz errenta mailaren arabera, baina baita alokairutik
errenta jasotzen duten pertsonei zergaren tipo altuagoak eta progresiboagoak ordainaraziz errenta mailaren arabera. Horregatik Aldundiari eskatu dio fiskalitatearen ikuspegitik neurriak har ditzala alokairuen gehiegizko prezioei muga jartzeko norabidean.
EAJk irabaziz gero, murrizketak seguruak direla ohartarazi du Iriartek, eta alternatiba egon badagoela azpimarratu du, zerga erreforma baten bidez krisiaren faktura langileriak berriz ordaindu behar izan ez dezan.
Maddalen Iriarteren ustez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du.
Horrela ez egitea arduragabekeria izugarria da; kontrako epaia berresten bada, orain arte bildutako diru guztia bueltatu beharko du Aldundiak eta bitartean zuloa handitzen ari da.