Donostiako Ospitalgunean garraio publikoaren aldeko apustu argia egiteko proposamena eztabaidatu da Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran, Gipuzkoako EH Bildu batzarkide taldearen ekimenez.
Donostia Ospitaleko aparkalekuetako egungo lanek eraginda —protoiterapia unitatea eta kanpo kontsultetarako egoitza berriaren sorrerak eraginda— ibilgailuentzako plaza kopurua murriztu da, eta horrek gorakada eragin du garraio publikoaren erabileran. EH Bilduren ustez, egoera hau baliatu beharra dago zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta etorkizunean bermatzeko.
Izan ere, egun ospitaleetarako lineek erabiltzaile kopuru handia izaten dute, sarri indartu ere egin behar izaten dira, eta horregatik beharrezkoa da neurri egonkorrak ezartzea, baita linea berriak sortzea ere. Honakoak dira ezker subiranistak mahai gainean jarritako proposamenak:
Era berean, Astigarraga eta Ospitalegunea lotzeko linea ezartzeko beharrari ezin zaio bizkarra eman. Eta horri ere helduko dio EH Bilduk Batzar Nagusietan datozen asteotan.
EH Bilduren iritziz, atzeratu ezin diren neurriak dira, Aldundiak herritarren beharrei erantzun eta osasun zerbitzuetarako sarbide publikoa eta eraginkorra bermatuko badu. Horregatik, ezker subiranistak uste du EAJk, PSEk eta PPk adostutako zuzenketa hankamotz gelditzen dela, inolako konpromisorik hartzera ausartu gabe.