“EH Bildu da datorren igandean ezustekoa eman dezakeen bakarra”, azpimarratu du koordinatzaile nagusiak, eta ohartarazi du EAJ eta PSE, boto bila baino, egingo dituzten murrizketen konplizeen bila ari direla.
Lehendakarigaiak oso larritzat jo du Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, osasun larrialdian Osakidetzak bertako langileak arrisku larrian ipini zituela egiaztatu duelako. Hori urteetako murrizketen ondorio izan dela esan du Iriartek, eta salatu du Urkulluk are murrizketa gehiago egin nahi dituela hala eta guztiz ere.
Gipuzkoako ekitaldi nagusia Donostian izan da gaur, Arkaitz Rodriguez eta Mertxe Aizpuruarekin.
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko oztopo izatea eta hitza ez betetzea egotzi dio Iriartek EAJko hautagaiari, eta burujabetzaren aldeko botoa eskatu du. “Norbaitek uste al du Urkullu eta Mendiaren gobernu batek gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea defendatuko duela?”.
Gipuzkoako zerrendakideak euskal instituzioek eskura dituzten tresna guztiak erabiltzeko borondatea erakutsi du miseriazko pentsioak amaitzeko.