AKTUALITATEA


| 2024-05-09 13:47:00

2023ko abenduaren 13ko Batzar Nagusietako osoko bilkuran, EH Bilduren iniziatibarekin eta gehiengo osoaren babesarekin, onartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezala 25.000 biztanle baino gutxiago dituzten lurraldeko herrietako hondartzen kudeaketa integrala. EH Bilduk Aldundiari eskatzen dio onartutakoa bete dezala. Bihar elkartuko da hondartzen mahaia.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek hau eskatzen diote Foru Aldundiari:

 

- Hondartzen kudeaketa integrala bere gain har dezala 2024 urtea amaitu baino lehen, 25.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan.

 

- Sorospen-zerbitzua modu integralean kudea dezala, hondartzetako garbiketarekin egin duen bezala, 25 000 biztanle baino gutxiago dituzten kostaldeko udalerriek zerbitzua bal-dintza berberetan eman ahal izan dezaten, bainu egokituaren erabiltzaileei zuzendutakoa barne.

 

- Eskualdaketa egin arte eta indarrean dauden emakidak kontuan hartuta, 25 000 biztanletik beherako udalentzako diru-laguntza handitzea, zerbitzu horiek dakarten kostua estali arte.

 

- Biodibertsitatea babesteko eta kontserbatzeko eta haren jatorrizko egiturak eta dinamikak kontserbatzeko Europako estandarrak errespeta ditzala, kudeaketa hori bere gain hartzetik eratorritako edozein jarduketatan, itsasertzeko ekosistemak errespetatuz.

 

EH Bilduk bere prestutasuna eta udalen kolaborazioa izango duela adierazi nahi dio aldundiari, eredu aldaketa hori egiteko. Finean, gipuzkoar guztiek erabili eta gozatzen duten natur guneak dira, eta, beste herrialde batzuetan egiten den moduan, zentzu komuna eta herritarren gehiengoaren nahia bete behar du aldundiak.