AKTUALITATEA


| 2026-09-10 09:39:00

Diputazioaren   suhiltzaile   zerbitzuko   guardia-burua   Donostiako suhiltzaile etxean zuen bulegotik kanporatu izanaren inguruko azalpenak eman ditzan Irune Berasaluze Gobernantza diputatuari zuzendutako agerraldi-eskaera egin du EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan. 

LAB   sindikatuak   salatu   duenez,   irailaren   4an,   Gipuzkoako   Foru   Aldundiko suhiltzaile   zerbitzuko   guardia-burua,   lanean   ari   zela,   Donostiako   Garberako suhiltzaile-etxean  zuen  bulegotik  kanporatu  zuten. Eraikina  Donostiako udalarena da, baina Aldundiaren zerbitzuaren komunikazio zentroa eta guardia buruaren bulegoa bertan daude, bi zerbitzuen elkarlana hobetu eta larrialdien aurrean erantzun eraginkorragoa bermatzeko.

Bi   zerbitzuak   bateratzearen   beharra   aspaldiko   aldarrikapena   da,   eta   horren inguruan   sarri   mintzatu   da   Berasaluze   diputatua   legealdi   honetan.   Gertaera honek bateratzea zertan uzten duen azaltzea ezinbestekoa iruditzen zaio EH Bilduri. Horregatik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gobernantza batzordean azalpenak eman ditzan egin du talde subiranistak eskaera.