Hondarribia eta Donostia autobusez lotzen dituen E21 linearen bidaiari bolumen handia ikusita, hori arintzeko xedea du E30 lineak. Aldundiak EH Bilduri emandako datuen arabera, eta bidaiarien datuak aintzat hartuta, ordea, ez dio arazo horri irtenbidea eman. E21 linea Hondarribiko herritik igarotzen da, Donostiarekin duen lotura azkarra bakarra da, eta geralekua du aireportuan. Hiru gunetan hartzen ditu bidaiariak eta lehenean jadanik betetzen da. Urte osoan gertatzen da eta udan areagotu egiten da arazoa, aireportuko erabilera handitzen den neurrian.
E30 lineak udan bakarrik eta maiztasun txikiagoarekin funtzionatzen du, eskari txikiagoa du, nahiz eta zeregin inportantea izan Hondarribiko aireportua Donostiako autobus geltokiarekin lotzeko eta behar bereziak dituzten bidaiari horiei zerbitzua emateko. Hori horrela, zein neurri hartuko dituen galdetu dio EH Bilduk Gipuzkoako batzarkide Garoa Lekuonaren bidez Aldundiari. Zehazki, 2024ko datuak aintzat hartuta, 2025. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak zer egingo duen E2l linea indartzeko. Eta zergatik ez dituen Mugikortasun Departamentuak E30 linearen ordutegiak egokitu, hegaldiak iristeko eta irteteko ordutegiak bete ditzaten, aireportuaren eta Donostiaren arteko lotura hobetzeko. Ekainaren bukaeran hartu duten neurri bakarra E21eko geralekua aireportuaren sarreratik urruntzea baino ez da izen.
Izan ere, zerbitzua hobetzera bideratutako neurriak ez du gaur gaurkoz bere helburua betetzen. Esate baterako, 2024. urteko uztailean, E30 linean 2.177 bidaiari ibili ziren. E21 linean, berriz, 32.069. Gainontzeko hilabeteetan proportzioa parekoa da.