AKTUALITATEA


| 2024-06-21 11:12:00

Espainiako Konstituzio auzitegiak tramitera onartu du GuraSOS taldeak aurkeztutako babes-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako 134/2021 sententziaren harira, 2021eko martxoaren 29koa.

 

Administrazio kontseiluko EH Bilduko hiru kideek auzibideak bere bidea egin eta Konstituzio auzitegiak eman beharreko epaiaren zain gelditzearen alde egin dute, talde subiranoak uste baitu oinarrizkoak diren azpiegiturei dagokien gaietan gizarte zibilak duen eskubidea auzibideetan parte hartzeko bermatua gelditu behar dela. Izan ere, Kontseiluan gehiengoa duen PSE-EAJk legeak ematen dituen 10 eguneko epean errekurtsoaren inguruko GHKren iritzia eta alegazioak helaraztearen alde egin du, erakunde bezala pertsonatuz eta guraSOSek jarritako errekurtsoaren kontra eginez.

 

Beraz, GHKko administrazio kontseiluan erabaki horren aurka bozkatu dute EH Bilduko hiru kideek, eskubide zibilak edozein instrukziotan parte hartzeko aukera duelako, are gehiago Gipuzkoan horren sentsiblea den gaia honetan.