AKTUALITATEA


| 2022-06-29 10:36:00

EH Bilduren babesarekin Gipuzkoako hainbat udalek zein Batzar Nagusiek tarifen jaitsiera orokortu bat eskatu eta aste batzuetara egin du publiko Estatu espainiarreko gobernuak tarifak %30etik %50erako jaitsiera aplikatzeko proposamena.

EH Bildun argi dugu trantsizio ekologikoari behar bezala eusteko garraio publikoko zerbitzuak hobetu eta merketzea gakoa dela erabiltzaile kopurua handitu dadin.

Zentzu honetan, bihar Gipuzkoako Garraio Agintaritzako batzarra egonik EH Bilduko udalek beharrezko adostasuna lortzeko euren prestutasuna adieraziko dute eta espero dute gainontzeko administrazioek (Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia) berdina egitea.

Mugikortasun jasangarriari dagokionean ere, ezin gara gauden bezala gelditu, Gipuzkoak ausardiaz eta anbizioz garraio sistema publikoa indartzeko momentua da.