AKTUALITATEA


| 2024-10-04 12:40:00

Gaur goizean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan txirrindularitza federazioko kideak izan dira Kultura, Lankidetza eta Kirol batzordean, eta egun bizi duten egoera salatu dute. Hori horrela, EH Bilduk azaroko plenorako ebazpena aurkeztuko du, aldundiari eskatzeko lidergoa hartu eta Eusko Jaurlaritzari eska diezaion iaz aho batez onartutako mahaia aktiba dezan.

 

Txirrindulari federazioak hilabeteak daramatza errepideetako segurtasuna berma dadin eskatzen. Aldarrikapen hori legebiltzarreraino iritsi zen iaz, eta bertan aho batez ondorengoa onartu zen:

 

- Eusko legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gainontzeko euskal erakunde publiko eta txirrindularitza federazioarekin elkarlanean, eta bakoitzari dagokion eskumenen barruan, oinarrizko txirrindularitza arloko lasterketen inguruan dauden beharrei datorren denboraldia hasi baino lehen erantzuteko prozedurak, baliabideak eta irtenbideak bilatzeko eta adosteko mahai bat abian jarri dezala, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta txirrindularitza federazioak.

 

- Eusko Legebiltzarrak eragile guztiei eskatzen die elkarrizketa eta adostasunak bilatzeko mahai horretan azter ditzala, besteak beste, lasterketen egutegia eta hauen ordutegiak, ibilbideak, txirrindularien eta errepideetako segurtasuna, eta bolondresen beharrizanak eta segurtasuna bermatzeko neurriak.

 

 

Legebiltzarrean eskatuko hori bete ez denez, EH Bilduk Batzar Nagusietan ebazpena erregistratu du azaroko osoko bilkuran lantzeko.