Hainbat krisi elkar eragiten ari diren une historiko honetan “anbizioz aritu behar dela” aldarrikatu du Iriartek, “sinesten dugulako erronka hauetako askok beste egiteko, ekiteko eta gobernatzeko modu batzuk eskatzen dituztela. Esku artean dugunaren kontzientzia hartu eta estrategikoki lurraldeak behar duena era partekatuan egitea. Gipuzkoari bultzada emateko”, adierazi du.
Aukera izan omen daitezke krisiak, gauzak berritu eta hobetzeko aukera, erantzun berriak sortzekoa. “Gure helburua aukera bilakatzea da. Eszenatoki berri baina hobe eta bizigarriago batera eramango gaituen aukera”, jarraitu du.
Aldarrikatu du, halaber, behar dela estrategia bateratu bat erronkei erantzuteko eta aurrea hartzeko. “Gobernu hau estrategikoak diren gaietan ez dago ados. Fiskalitatean ez dakigu, Pasaiako portuan, Enpresen errotzean, Ayesaren kasua adibidez, Euskarari dagokionez, herri honek behar duen estatus berriaren inguruan beste horrenbeste”, adierazi du EH Bilduko bozeramaileak.
Gipuzkoako ekonomiaren zutabe nagusia izan den industria pisua galtzen ari dela ere azaldu du. Poliki baina etengabe. Ahaldun nagusiak bere hitzartzean Gipuzkoako lehen lerroan dagoela esanez egin duen balorazio autokonplazientziaren aurrean.
Zainduz iragarri zuen politika orokorreko plenoan Mendozak duela urtebete, hain zuzen ere Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. Aurretik ondo landutako proposamena zela esan zen, baina urtebete pasa da eta etxeko lanak oso atzeratuta daude. Estatutuak lortzea kosta da, luze joan da. Sozietate merkantila lortzeko memorian 2030a bitartean 6 sozietate misto sortuko zenituztela aurreikusi zen. Ez da bakar bat ere sortu.
Euskarari dagokionez, aitortu du aldundiak barne euskalduntzean egindako ahalegina. Bestetik, Arigune ikuspegia ez da lurralde osora hedatu, eremu sozioekonomikoan ez da estrategia sendo eta integralik garatu, mundu digitalean ez da egitasmo eraldatzailerik jarri martxan, etorkin berrien artean euskararen transmisioa eta erabilera sustatzeko ez da berariazko politika nahikorik garatu. Iriarteren esanetan “aipatutako hauek guztiak ezinbestekoak dira onartzen badugu gure hizkuntzak jauzi bat ematea ezinbestekoa dela, erasoen aurrean bide bat urratu behar dela eta gogoeta honi gehituko nioke Gipuzkoan aparteko ardura dugula bertako egoera soziolinguistikoa dela eta. Ardura horren erakusgarri dira EH Bilduk eta EAJ-k lortutako akordioak Enplegu publikorako legean edo aisialdiari dagokionez”.