AKTUALITATEA


| 2020-04-23 13:24:00

Alarma egoeran eta epe administratiboak etenda egonik, Azkoitian hondakin industrialak tratatzeko azpiegitura bat baimendu berri dio Jaurlaritzak enpresa pribatu bati, Zaldibarreko hondamendia gertatu eta bi hilabetera. Zaldibarko hondamendi humano eta ekologikoak ikasgai bat utzi badu, hain oinarrizko zerbitzua, hondakinen tratamenduarena, ezin dela enpresa pribatuen esku utzi izan da. Gainera, Jaurlaritzako Ingurumen sailak Azkoitiko Udalari arau subsidiarioa aldatzeko baimena eman diola jakin genuen atzo. Ohi baino azkarrago eman dio baimen hori, are gehiago pandemiak prozedurak etenda izanik.

 

Horregatik, Gipuzkoako hiri hondakinen eta hondakin industrialen tratamendua kudeaketa zuzenaren bitartez egitea eskatu du EH Bilduk eta ez enpresa pribatuen bidez. Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako planta guztietan kontrol publiko zorrotza bermatzea eskatzen dugu eta, horrenbestez, Aldundiak ez dezala Azkoitian hondakin industrialen zabortegi bat jartzea onartu; hondakinen tratamentua esku pribatuetan utzita eta Jaurlaritzaren kontrol faltarekin Zaldibarko moduko ezbeharren arriskua begibistakoa delako.

 

Izan ere, Gipuzkoako hondakinen tratamenturako planta guztiak pribatizatu egin dira eta horrek esan nahi du, herritarrak eta administrazio publikoak, zerbitzu hau jasotzeko enpresa pribatuen menpe egon behar dugula. Eta Zaldibarrek agerian utzi du horrek kontrol falta dakarrela instalazio horietan.