AKTUALITATEA


| 2023-02-03 10:51:00

Debagoiena eskualdeko espeleologo talde batek salatu berri du AHTaren obrek kalte handiak eragin dituztela Arrasateko Lezetxiki kobazuloan. Argazkiak eta bideoak ere egin dituzte salaketa horren froga gisa.

Gogoratu behar da Lezetxiki kobazuloan Euskal Herriko giza-aztarna zaharrenak aurkitu zirela, gutxienez 164.000 urteko antzinatasuna dutenak.

Salaketa horiek publiko egin bezain pronto, ordea, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bat atera zuen esanez lan horiek ez dutela kalterik eragin kobazuloan.

Gaiaren garrantzia kontuan izanda, komunikatu batez harago, Kultura diputatuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan azalpen zehatzak eta fidagarriak eman behar dituela uste du EH Bilduren batzarkide taldeak.

Zehazki, Gipuzkoako Kultur diputatu Mari Jose Telleria interpelatzen dugu azaldu dezan AHTaren obrek Lezetxiki kobazuloari kalterik eragin ez diotela baieztatzeko ze ikerketa eta azterketa zehatz egin dituen, eta ikerketa eta azterketa horiek emaitzen zehaztasunak eman ditzan.