Getxoko EH Bilduk iragarri duenez, Parentesiak jardunaldien bigarren edizioa antolatzen hasi dira udazken honetarako. Hiru gai nagusi landuko dira: mugikortasuna, kulturartekotasuna eta adineko pertsonen errealitatea. EH Bilduk azaldu duenez, jardunaldi hauekin beste herri batzuetan martxan jarritako proiektu eta dinamikak ekarri nahi dituzte Getxora, gure herriarentzat eredugarriak izan daitezkeelakoan. Oraindik ez dituzte data zehatzak adostu, baina uda eta gero antolatuko dira hitzaldiak, Getxoko auzo ezberdinetan. "Izenak berak esaten duen bezala, parentesi bat egin nahi dugu gure jardun politikoan tarte bat hartzeko eta hausnartzeko, esperientzia berriak ezagutzeko eta guk ere gurean martxan jartzeko".