AKTUALITATEA


| 2024-10-09 13:38:00

Getxoko Udalak gaur iragarri duenez, urriaren 18an ezohiko batzordea deituko du "Irurak bat" jauregiaren eraisketa aztertzeko, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek eskatuta. Hala ere, bi alderdiok salatu dugun bezala, Gobernu Taldea trikimailu legalak erabiltzen ari da, "kooperatibisten eta alkatearen agerraldiak saihesteko. Ez dugu onartuko legeak maltzurkeriaz eta iluntasunez erabiltzea. Eskura ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu gertakari horiek eta hirigintzako egoera argitzeko".

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen ustez, erabaki horrek agerian uzten du Gobernu Taldearen gardentasun falta eta eraisteko prozeduran gertatutakoa argitzeko borondate eza. EAJk eta PSEk legeak ezarritakora mugatu dira soilik, Gobernu Taldeak deialdia egin behar izan baitu, batzordeko kideen % 25ek baino gehiagok eskatuta.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek oztopoak jartzeari uzteko eta eraikinaren eraispen irregularrari buruzko informazio guztia emateko eskatzen diogu Gobernu Taldeari.