Azaroan, EH Bilduk akordio integral bat aurkeztu zion udal gobernuari, aurrekontuen zuzenketetatik haratago. Akordio horrek konpromiso argiak jasotzen zituen, hala nola, San Faustoko Auzogunearen garapena, etxebizitza hutsak alokairu babestura bideratzeko neurriak eta zaintza eta ingurumen politiketan aurrerapausoak. Gainera, lan egutegi bat proposatu genuen, epe zehatzak eta jarraipen bilerak barne. Akordio hau ez zen bateragarria PPrekin akordioa egitearekin, hala jasotzen zuen gure proposamenak. Trukean, EH Bilduk aurrekontuak onartzea erraztuko zuen abstentzio bidez.
Gogoratu beharra dago EAJk eta PSEk gutxiengoan gobernatzen dutela, beraz, gutxienez abstentzio bat behar zuten aurrekontuak onartzeko. Egoera honen aurrean, bi aukera zituzten:
Bi aukera hauek kontrajarriak eta bateraezinak dira. Ez du zentzurik norabide batean gure zuzenketak onartzea eta, aldi berean, PPren babesa bilatzea kontrako norabidean jarraitzeko.
EH Bilduren ustez, negoziazioak bide onean zihoazen. Gobernuak gure proposamenak begi onez ikusten zituen, eta gu prest geunden legegintzaldiari norabide aurrerakoi bat emateko bide bateratua hasteko. Hala ere, azken unean, gobernuak PPrekin akordioa egitea erabaki du, alderdi horretako zinegotziaren menpe jarraituz.
Ez dakigu PPrekin lortutako akordioaren baldintzak zeintzuk diren, baina negoziazioetan esan ziguten bezala, “PPk errazago jartzen digu EH Bilduk baino”.
Beraz, gobernu honek aukera berri bat galdu du norabide politikoa aldatzeko eta herritarren benetako beharrei erantzuteko. EAJ eta PSEk PPrekin berriro akordioa egitea erabaki dutenez, EH Bildutik aurrekontu hauen aurka bozkatuko dugu.
Hala ere, oposiziotik proposamen eraikitzaileak aurkezten jarraituko dugu, durangarren bizitza hobetzeko helburuarekin.