AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Inposizioz, betoak ezarriz eta herritarrei egia ezkutatuz hasi du legegintzaldia gobernu berriak

| 2023-07-05

Gaurtik aurrera durangarrei 30.000€ gehiago kostatu zaie EAJko alkatearen soldatak, eta 110.000€ igoko da urtean ordezkari politikoen kostua. Gardentasun falta nabariarekin hasi du jarduna gobernu berriak, soldaten kopuruen datuak manipulatuz eta hauen gaineko nahasmena sortuz. Alkateak ez du oposizioak aurreko soldatak mantentzeko egindako proposamena bozkatzen utzi, juridikoki zalantzagarria izan daitekeen erabaki batekin.


Durangoko alkate berriaren intentzioa eta soldaten igoerarekin erakutsitako gardentasun falta gaitzetsi ditu EH Bilduk

| 2023-07-04

EAJ eta PSEek proposatzen dutena diru gehiago pertsona gutxiagoren artean banatzea da, langile kopurua jaitsiz. EH Bilduk gaur egun indarrean dauden soldatak mantentzea proposatzen du, eta soldata igoeraren aurka bozkatuko du.


Durangoko alkate Mireia Elkoroiribek (EAJ) soldata % 66 igoko duela salatu du EH Bilduk

| 2023-06-29

Mireia Elkoroiribe (EAJ) alkate berriak 77.929 euro kobratu nahi ditu urtero; Ima Garrastatxu (EH Bildu) aurreko alkateak 47.000 euro kobratzen zituen bitartean. Udal ordezkarien soldatetara bideratutako diru-partida 300.000 eurotan handituko dela salatu du koalizio subiranistak.


Ima Garrastatxuren hitzartzea inbestidura egunean: “Durangoren eta durangar guztien alde lanean jarraituko dugu”

| 2023-06-17

EH Bildun printzipioak ditugu, eta herritarrekin zintzotasunez jokatu dugu uneoro. Uste dugu hori dela herritarrek eskatzen digutena. Eta horretan jarraituko dugu, Durangoren eta durangar guztien alde lanean.