Bizkaia

EH Bilduko kideak Iurretan batu dira aldaketa klimatikoaren inguruan hausnartzeko

Komunitatearen aktibazioan inguruko hausnarketa ere egin da

| 2019-12-13 18:57:00
Gaur arratsaldean EH Bilduko 70 bat kide Iurretan bildu dira aldaketa klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren inguruan hausnartzeko. Klima larrialdia jada errealitate bat dela kontuan izanda, EH Bilduk gai horren inguruan ezagutzan eta hausnarketan sakontzeko aldeko apustua egin du. Hori dela eta, Bizkaiko EH Bilduko kideek udalerrietatik arazoari nola aurre egin eta transizio energetikoaren aldeko urratsak nola eman aztertu dute. Horretaz gain, EH Bilduk behetik gora egindako politikaren aldeko apustuan sakontzeko asmoz, komunitatearen aktibazioaren inguruko mintegia ere egin du.Hainbat izan dira mintegi horretan ere parte hartu duten EH Bilduko kideak. Hurrengo aste eta hilabetetan EH Bilduk hainbat gai izango ditu aztergai Bizkaiko hainbat herritan.

Genero-ikuspegia nola eta zein programatan txertatu den zehaztea tramitera onartu dute Batzar Nagusiek, EH Bilduk eskatuta

EH Bilduk egindako proposamena alderdi guztiek onartu dute, PP izan ezik

| 2019-12-11 12:11:00

Bizkaiko Batzar Nagusiek, EH Bilduk eskatuta, tramitera onartu dute Kontu Orokorrean genero-ikuspegia nola eta zein programatan txertatzen den zehaztea.

EH Bilduk egindako proposamena talde guztiek babestu dute, PP izan ezik.

Arantza Urkaregi batzarkideak aipatu duen bezala, “Kontu Orokorrak islatu behar du aurrekontuak nola garatu diren. Eta ez da gauza bera programa batean genero-ikuspegia txertatuta izatea ala ez. Genero-ikuspegia txertatzeko eman diren urratsak agertu behar dira Kontu Orokorretan. Egiten dena, ikustarazi behar da.           

Orain arte eman gabeko urratsa

2017ko ekainean EH Bilduk Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu zuen genero-ikuspegia txertatzeko esperientzia pilotu bat martxan jartzeko dezala eskatuz.

Nahiz eta “Enplegua eta Ekintzailetza” programan abian jarri, 2018ko Kontu Orokorrean ez zen inolako zehaztapenik egin, nahiz eta proiektu pilotuaren ebaluzio-txostena eginda egon.

Batzuetan, Kontu Orokorra zenbakiez beteriko dokumentua da, baina bertan aurrekontuaren betearazpena azaldu behar da. EH Bilduren ustez, betearazpen horretan, aurrekontu proiektuan genero-ikuspegia barneratzeko egindako azaldu behar da”, azpimarratu du Urkaregik.

ALBISTEAK

Nazioarteko Ekintzailetza Zentroan kudetzailerik ez aurkeztea proiektua abian jartzeko moduaren ondorio zuzena da, EH Bilduren ustez

2020-01-25 10:34:00

Proiektuak sakoneko hausnarketa behar duela adierazi du Arantza Urkaregi batzarkideak

Errenta irregularen inguruko foru araua ezer gutxi aldatzen duela salatu du EH Bilduk

2020-01-23 14:15:00

Dekretuaren bidez ezin zutena egin orain Foru Arauaren bidez egin nahi dutela salatu du Arantza Urkaregi batzarkideak

Zaintza aferetan Guraso Alienazioaren Sindromea ez erabiltzeko neurriak adostu dituzte Batzar Nagusiak, EH Bilduren proposamenez

2020-01-22 11:55:00

EH Bilduren proposamena, Gobernu taldearekin eta Elkarrekin Bizkaiarekin adostua izan dena, alderdi guztien babesa jaso du

Umeen Zerbitzuan eta Indarkeria Matxistaren Behatokian hobekuntzak egitea proposatuko du EH Bilduk

2020-01-21 11:44:00

Helburu horrekin, hurrenez hurren, mozioa eta Arauz Besteko Proposamena aurkeztuko ditu asteazkeneko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran