AKTUALITATEA


| 2026-06-08 10:48:00

Egonaldi turistikoen gaineko zergaren aldeko botoa iragarri du gaur EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietako (BBNN) Ogasun eta Finantza batzordean. Alderdi subiranistak erretiratu egin ditu bere garaian aurkeztutako zuzenketak.

 

Arantza Sarasola batzarkide subiranistak ongi baloratu du «10 urteko atzerapenarekin bada ere, jarduera turistikoaren gaineko zerga onartuko delako bai gure lurraldean, eta baita Araba eta Gipuzkoan ere. Pentsatzen dugu, gobernua sostengatzen duten bi alderdien artean ikuspegi ezberdinak ziren arren, azkenean zorionez ikuspegi ezberdin horiek nolabait gainditu direla EUDELen baitan ordezkatuta dauden udalen artean adostu ziren printzipoak errespetatuz: zergak tokiko zerga izaera edukitzea, homogeneoa izatea EUDELen baitako hiru lurralde historikoetan, zerga progresiboa izatea, establezimendu ezberdinak daudela bereiztea, eta udalen autonomia errespetatzea zerga aplikatzeko orduan modulatzeko aukera emanez».

 

EH Bilduren iritziz, gazitik ere badu pentsatzeak 10 urteko atzerapena ez dela debaldekoa izan, «eta bere koste soziala izan duela bereziki etxebizitza larrialdian eta etxebizitza prezioen tentsionamenduan. Araua hobetzeko asmoz jokatuko genuen baina ontzat joz beti ere aurkeztutako proposamena, eta horrela jokatu dugu. Elkarrizketarako borondatea agertu genuen eta elkarrizketa eskaini/eskatu genion Gobernuari; Gobernuak ez du gure eskaintza onartu nahi izan eta aukera oso polit bat galdu da akordio zabalago bat irudikatzen. Baina esan bezala, oso pozik gaude behingoz zerga hau onartuko delako».