Nahia Sanz EH Bilduren Bizkaiko arduradun politikoa, Iker Casanova alderdi subiranistaren bozeramailea eta Aitor Lopez Zaldibarko zinegotzi eta batzarkidea, Idoia Otadui Mankomunitateko presidentearekin eta eskualdeko alkate eta zinegotzien ordezkaritza zabalarekin bildu dira.
Proiektu eta gune estrategikoei buruz hausnartu dugu. Eskualdeko lehenengo sektorea eta industria gertutik ezagutu ditugu EH Bilduko alkate eta hautetsien eskutik.
Bertako proiektu berritzaile hauen isla, herrien bizia, indarra eta etorkizun sendo bat eraikitzeko bidean jarraitzen dugula da. Besteak beste, Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroa eta Berrizko Haztegia, alegia, baratzezaintza ekologikoan nekazaritza-testak egiteko programa garatzen den lekua ezagutu ditugu.
Jardunaldia baliagarria izan da, halaber, EH Bilduk Durangaldean dituen arduradun eta hautetsien eta Bizkaikoen arteko topaketa, analisia eta elkarlanerako proposamenak egiteko.
EH Bilduk Bizkaiko Bira ekimena garatu du, bizkaitarrek dituzten ekimenak, proiektuak eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko, baita eskualdez eskualde EH Bilduren inguruko komunitatearekin harremana aberasteko helburuarekin.