AKTUALITATEA


| 2024-04-16 15:37:00

Ezkerraldean

 

215.000 pertsona baino gehiago bizi gara. Bizkaiko biztanleriaren %18a

 

biztanleriaren zahartze prozesua oso nabaria da gurean

 

Bizkaiko batez bestekoa baino bizi-baldintza okerragoak pairatzen dtugu

 

datuek indize handiagoak ematen baitituzte emakumeen langabezia-tasetan

 

eta 40.000 pertsona inguru bizi dira kalteberatasun handiko auzoetan.

 

Bertan izan dira Miren Matanzas, Oihane Henares eta Koldo Plazas, Santurtzi, Sestao eta Barakaldoko zinegotziak. Barakaldoko bozeramailea den María Solar-en esanetan "Ezkerraldeak herri honen garapen ekonomikorako oinarriak finkatu zituen bere garaian eta, gaur egun, ingurumen kostuak ez ezik, kostu sozialak ere bere gain hartzen ditu. Horregatik aldarrikatzen dugu Bizkaiko zati honi lehentasunezko arreta eman behar zaiola, baita zaintza-politiketan ere".

 

"Zaintzak gizarte eta genero-desberdintasunen iturri ere bihurtu dira. Erakundeek porrot egin dute, eta zainketen erantzukizuna beren gain hartuko duten egitura publikorik ez dagoenez, familiei edo baliabide pribatizatuei dagozkie zaintza, erabiltzaileen bizi-baldintzak gehiago prekarizatzen baitituzte. Familien, emakumeen eta gaitasun ekonomikoaren mende ez dagoen sistema baterantz joan behar dugu zaintza arloetan. Horregatik, gure proposamen guztiak zaintza-sistema berri bat garatzera bideratuta daude, arlo publikoan eta komunitarioan oinarritua".

 

"Kapaz izan behar dugu -gaineratu du- politika berriak aurkitzeko, jendearen bizi-baldintzak hobetzea helburu izango dutenak".

 

Hona hemen gure proposamen batzuk:

 

FAMILIA BATERAGARRI EGITEKO NEURRIAK: lan- eta hezkuntza-ordutegiak malgutzea.

 

GIZARTERATZEKO LEGEA, bizitza duinak bermatuko dituena

 

Doako zaintza zerbitzua

 

Pentsio guztiak, gutxienez 1.080 €koak izatea

 

KALITATEA ZAINTZEKO SARE PUBLIKOA

 

200 €SEME-ALABA BAKOITZEKO, 18 URTERA ARTE

 

ZAINTZAN ARITU ZIREN EMAKUMEENTZAKO KONPENTSAZIO FUNTSA

 

LAN BALDINTZA DUINAK ZAINKETEN SEKTOREAN (Osakidetza, Egoitzak, Esku-hartze soziala)

 

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA. Prestazio gehiago Intentsitate handiagoa

 

Prezioen jaitsiera

 

EGOITZETAKO RATIOAK HOBETZEA18-25 urteko gazteen emantzipazioa sustatzeko OINARRIZKO ERRENTA0 ETA 12 URTE BITARTEKO DOAKO GARRAIOA

 

Bizkaiko zerrendakidea den Diana Urreak bestalde hauxe esan du. “Zaintzaren krisi sakon batean murgildurik gauden honetan, eta Mugimendu Feministak Zaintza Sistema Publiko Komunitario bat eraikitzeko bidean erakunde publikoak interpelatu dituen honetan, zaintza beharrezkoa den ondasun unibertsal bezala onartu, familia eremutik atera eta zaintzen duten erakundetzeak sortzea da herri bezala dugun premia handienetako bat eta EH Bildun horretarako konpromezua hartzen dugu. Horretarako bi neurri nabarmendu nahi ditugu:

 

Zaintza sistema publiko komunitarioari buruzko Herri Itunerako Mahaia sortzea da lehena. Organo intersektorial honetan, Zaintza Sistema Publiko Komunitarioari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari dagozkion hausnarketa eta erabakiak hartuko dira. Mugimendu feminista, aditu, eta antolatutako gizarte zibilarekin -sindikatu, erabiltzaile eta senitartekoen elkarte, arloko eragile.- eta instituzio ezberdinekin, zaintzen antolaketaren inguruko eztabaida eta proposamenak lantzeko elkarrizketa eta elkarlanerako espazioa izango da. Herri erronka honi, modu koordinatuan eta konpartituan erantzun behar diogu, sektore ezberdinetako jakintza aktibatu eta elkarlana sustatuz. Gobernantza kooperatiboa eskatzen duen garaiko erronka nagusienetakoa da, eta herri bezala erantzun behar diogu.

 

Zaintzen unibertsalizazioa eta aukera askea bermatuko duen lege berri bat atera beharko litzateke hemendik.

 

Zaintzaren arloan behar-beharrezkoa da jauzia ematea eta horren aldeko konpromisoa hartzen dugu, erakundetze berria egituratzeko, elkarrizketa eta elkarlanerako espazioak sortzeko, zaintza arloko lurralde arteko edo errentagatiko desberdintasunekin amaitzeko edo arloko lan baldintzak nabarmen hobetzeko. Zaintzetan ere, aldaketa bat eman behar dugu orain, eta herri aktibazio aberats bat dugu horri heldu ahal izateko. EH Bildun, prest gaude espazio partekatu horretan ekimena hartu eta zaintza pertsona guztien bizitza duinak bermatuko dituen eredu batera eramateko.