AKTUALITATEA


| 2024-09-27 15:20:00

Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak nabarmendu duenez, Foru Gobernuak erantzun egokiak ez emateaz gain, badirudi ez dakiela zeintzuk diren galderak. Ez du analisi egokirik gertatzen ari denaren inguruan, eta, beraz, inertziaz funtzionatzen du, gaitasun eraldatzailerik erakutsi gabe".

Testuinguru horretan, Bizkaiko gobernuaren lidergo falta horren aurrean, EH Bilduk ekimena hartuko du eta bost ebazpen aurkeztu ditu datorren urriaren 2ko Batzar Nagusietako plenoan aurkeztu eta eztabaidatuko direnak. Arauak ezartzen du zenbat ebazpen aurkez daitezkeen gehienez, bost hain justu, baina proposamen hauekin erronka nagusiak zeintzuk diren zehazten saiatuko da EH Bildu.

Bizkaikoa bada gure inguruko gobernu bakarra kontinuismoaren aldarrikapena egiten duena. Politikan askotan aldaketa aldarrikatzen da marketin elementu bezala -azldu du Iker Casanovak-baina garai hauetan mundu guztiak argi dauka egoera oso dinamikoa dela eta moldatzeko, egokitzeko eta gaurkotzeko beharra inoiz baino handiagoa dela. Harrigarria eta kezkagarria da beraz, egoera horren aurrean, Bizkaiko gobernua lehengo dinamikan mantentzea. Gainera, gaizki zaharkitutako dinamiketaz ari gara. Guggenheim Urdaibai edo subflubiala lehenaldiko proiektuak dira, lehenaldian diseinatu zirelako eta lehengo eskemei erantzuten dietelako, baina gaurko errealiateak eskema hori gainditu du”.

Bizkaiko garapen orekatua lortzea da Bizkaiko EH Bilduren abiapuntua, eta proposatutako ekimenak, era batera edo bestera, horri erantzuten diote. Lehendabiziko ebazpenean dirulaguntza lerro bat sortzea proposatzen du EH Bilduk. “Eskualdetako erakundeei zuzendua, eskualdeko eragileen parte-hartzearekin gauzatuko diren eta tokiko garapenaren irizpideetan oinarrituko diren plan estrategikoak egiteko”,

Lurralde kohesioa bultzatzeko garraioaren inguruko erakunde arteko foroa sortzea proposatu du, bestetik, EH Bilduk, “landa eremuko herrien arteko bertebraioza hobetzeko, garraio publikoaren sarea hobetzea” helburua izango zuena.

Diputazioak ireki nahi dituen adinekoentzako bi egoitza berriak (Sestaon eta Durangaldean) Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen menpe sor ditzala eskatu dugu baita ere, “egoitza horien kudeaketa publikoa bermatuz”.

Guggenheim Urdaibai egitasmoaren harira auzkeztu du ere ebazpena EH Bilduk, benetako eztabaida eta eragile guztien arteko akordio batera iristen ez den bitartean proiektoarekin aurrera ez egitea eskatuz.

EH Bilduren azken proposamena estatus berriari lotuta dago, Iker Casanovak azaldu duenez, “nazio moduan aitortza eskatzen dugu, erabakitzeko eskubidea. Gipuzkoan aprobatu den moduan, pentsatzen dugu hemen aprobatuko dela ere. Arkitektura instituzional berria ezinbestekoa da gure herrian erronkei aurre egiteko, eskuduntza gehiago izateko eta instituzioetatik hiritarron beharrei hobeto erantzuteko”.