AKTUALITATEA


| 2025-10-02 07:24:00

Bizkaiko EH Bilduko arduradun politikoa den Nahia Sanzen aderazpenak:

 

«EH Bildu Bizkaiko batzarra egiten ari da gaur Galdakaon.

 

Gaur gure kidego eta kargu publikoekin batera hurrengo hilabetetako erronka nagusiak eztabaidatu eta landuko ditugu. Lanean jarraitzen dugu herrietan, gobernuetan eta baita oposiziotik ere, Bizkaiak behar dituen erantzun eta politika publikoa martxan jarri daitezen.

 

Hemen, Galdakaon, eta bide berdinean, herrialdeak behar dituen etxebizitza politika publikoak aldarrikatu nahi ditugu. Porrot egin dute, PSEren laguntzarekin EAJk arrastaka daramatzan politika neoliberalak eta hauek errotik aldatzea beharrezkoa da.

 

EH Bilduk gobernatutako udaletatik ekarpena eta inbertsioa handia izan da azken urteetan, izan ere badakigulako lehentasuna dela herritarrentzat. Etxebizitza arloan, Galdakaoko udaletatik egindako aurrerapena eztabaidaezina da: 200 etxebizitza berri, horietatik 104 babestuak, 40 zuzkidura-bizitoki.

 

Galdakao eremu tentsionatu izendatutako Bizkaiko udalerrietako bat da ere, eta horrek, besteak beste, alokairuen prezioak doitzeko aukera ematen dio, EH Bilduri esker onartutako legearen arabera. Urgentea den gai honetan, Bizkaiko Foru Aldundia berandu doa berriz eta etxebizitza alokairuko erreferentziazko prezioen indizea noiz argitaratuko zain jarraitzen dugu, tresna hori funtsezkoa baita alokairuen prezioa mugatzeko.

 

Gaur bertan argitaratutako EAE mailako inkestaren arabera, Etxebizitza herritarren lehenengo kezka da. Lehentasunezko gaia da. Batzuen lidergo faltaren aurrean, EH Bilduk argi dauka eta erroko etxebizitza politika publikoen aldeko apustua egiten du».