ARGAZKIA: De Tomas Fano
Gaur Gernikan izandako Batzar Nagusietako kontrol saioan, La Caixa fundazio pribatuak Bilboko Udalari eskaini dion Tumo proiektua garatzea helburua izanik, zergaitik Udalak Azkuna Zentroa-Bilboko Alondegiko Lantegi 1 eta Lantegi 2 guneak alokatu dituen galdetu dio EH Bilduk Bizkaiko foru Aldundiari.
Iker Casanova EH Bilduko batzarkide taldeko bozeramaileak erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Aldundiari. Aldundiak fundazio pribatu bati diruz laguntzea arbuiatzeaz gain, Bilbon kokatzeko beste aukera batzuk daudela azpimarratu du. «Hemen akats oso larria izan da, Tumo proiektuaren barruan STEM gela bat ezartzeko kokapena bilatzerakoan -adierazi du Casanovak-, abangoardiako sorkuntza artistikoko zentro bat husten ari baitira, hain zuzen ere Alhondigako Azkuna Zentroa nazioarteko erreferentzialtasuna eta abangoardiako sorkuntza artistikoa bilatzeko sortu zelarik. Sektore horretako jardueraren gune nagusi bat kentzen ari da, eta horren ordez, beharrezkoa den jarduera bat kokatu nahi da -STEM gelaren garrantzia azpimarratu du EH Bilduk-, baina ez du hor kokapenik onena, eta, gainera, bat-batean eta prozedura guztiz desegoki batean egin da, ezinegon handia sortuz eta ikastetxeko zuzendaritza eragotziz eta arteen arloko 4.000 profesionalek baino gehiagok sinatutako manifestu bat idatziz, hori ezin dela egin esanez».
Iker Casanova EH Bilduko batzarkideak gogora ekarri du joan den abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiak Azkuna Zentroari Lantegi 1 eta Lantegi 2 espazioak eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao higiezinaren beste elementu batzuk alokatzea onartu zuela Tumo proiektua garatzeko, Lantegia izeneko espazioaren kaltetan, egoitza artistikoak egiten diren zentroan kokatutako esperimentazio-espazioa hain justu.
Tumo proiektuak La Caixa fundazioak bultzatutako STEM gela bat ezartzea aurreikusten du, teorikoki zortzi ikaskuntza-arlotan 1.500 gazteri prestakuntza eskaintzeko. Hainbat informazioren arabera, La Caixa fundazioak proiektu hori Azkuna Zentroan ezartzea eskaini dio Bilboko Udalari.
Jasotzen den diru zerga itunduetatik, Bizkaiko foru Aldundiak udal finantziaziora bideratzen den portzentajea handitzeko asmorik ote duen galdetu dugu.
«Bizkaiko udalen finantzazioaren eztabaida urte askoan luzatu da aurreko legegintzaldian, 2022ko martxoan hain zuzen ere, udal finantziazioaren batzorde mixtoa eratu zelarik», ekarri du gogora Idoia Buruaga EH Bildu taldeko batzarkideak eta gogoratu du ere batzorde honetan eztabaidatzen ari dala banaketa justuagoa izateko irizpideak zeintzuk izan behar diren, «baina gure ustez beharrezkoa da baita Bizkaian jasotzen den dirutik udalentzat doan zatia nahikoa den aztertzea».
Azken honi dagokionez, EH Bilduk ken honi dagokionez, gaur egun Bizkaiko udalerrientzat bideratzen den zerga itunduetan izango duten partaidetza %39,66a dela zehaztu du EH Bilduko «eta badira urteak partaidetza hori ez dela eguneratu, ezta aztertu partaidetza honen portzentaia egokia den edo ez, nahiz eta udalerriek gero eta eskumen gehiago izan».
Bizkaian funtzionatzen duten adinekoentzako edo mendekoentzako zentroetan izaten diren arauak ez betetzeari dagokionez...
«gaur egun egiten den urteko ikuskapenaz haratago, ikuskapen gehiago egiteko beharrarekin bat egiten duen Gizarte Ekintza Sailak». galdetu du Izaskun Duque batzarkideak eta, horretaz gain, departamendu berak neurriak hartuko dituen galdetu du baita ere, espedienteak ebazteko denborak murrizteko.
Egoitzetako langileen ratioei dagokienez, EH Bilduk zalantzan jarri du nola bermatuko den gutxieneko ratioak zentro guztietan eta modu iraunkorrean betetzea, «kontuan hartuta, gainera, ratio horiek ez betetzeak kalte egiten diola bertan bizi direnen arretari».
Gizarte Ekintzako Foru Sailaren 2023ko datuen arabera, Bizkaian funtzionatzen duten adinekoentzako edo mendekoentzako 154 egoitza pribatu eta publikoetan 108 ez-betetze izan ziren mantentze gabeziei (segurtasun-sistemak, argiztapena, garbiketa...) dagokienez. Ez-betetzeen espedienteek gora egiten jarraitzen dute. Iaz, Ortuella, Bilbo eta Portugaleteko egoitzetan izandako kasuek, besteak beste, EH Bilduren ekimenak eragin zituzten, eta, ostean, Arrigorriagako zentro batean izandakoak diputatuaren agerraldia eskatzera eraman du EH Bildu, Sestaoko egoitza batean egindako kexengatik azalpenak eskatu diren bezala.