Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan, eukaliptoaren moratoria luzatzeko eta bere epe muga Mendi Foru Arauaren behin betiko onarpenarekin lotuz.
Bizkaiko EH Bilduko bozeramailea den Iker Casanovaren esanetan «eukalipto oso espezie eztabaidagarria da, bere afektazioa lurretan, biodibersitatearen galera eta baita ere suteen arriskua hor daude. Horregatik espezie honen aurrean, zuhurtziaz jokatu behar dugu. Bizkaian 2021tik indarrean dago espezie hau landatzeko debekua, moratoria, baina moratoria hori aurtengo abenduaren 31ean bukatuko da. Pentsatzen zen garai horretarako dagoeneko prest egongo zela mendien lege berria, eta horrekin betiko arautze prozesu bat emango zen espezie honetaz eta bestetaz, baina arau hori oraindik ez dago indarrean, baliteke urte honen amaieran ez egotea indarrean eta beraz, urtarrilatik 1tik aurrera aukera egotea nahi den eukalipto guztiak landatzeka».
EH Bilduk gogoratu du orain indarrean dagoen moratoria iragarri zenetik, benetan indarrean izan arte, hilabete batzuetan, 500 hektarea landatzeko baimenak eskatu zirela eta horren harira, Casanovak esan du gerta daitekela «oraingoan berdin gertatzea urtarrilaren 1tik aurrera. Hori ekiditzeko -gaineratu du- Bizkaiko Batzar Nagusietan, EH Bilduk Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu du eukaliptoaren moratoria luzatzeko, bere epe muga Mendi Foru Arauaren behin betiko onarpenarekin lotuz. Horrela ekiditu dezakegu hutsune hoiek geratu eta baita ere eukaliptoaren ugaltze indiskriminatua gure lurraldean».