Mertxe Aizpurua EH Bilduko parlamentaria elkarrizketatu dute Hamaika telebistan:
LAN ERREFORMA
Gaur egun dagoen bezala onartzea ezinezkoa da gure aldetik, ezin diogu uko egin hainbeste urtetan langileak lortu dituzten eskubide horiei.
NEGOZIAZIOA
Planteamendua argi eta garbi jarri genuen mahai gainean, saiatzen ari dira beste toki batzuetatik akordioak lortzen, baina oso eskasa da aurkezten ari direna eta ez du balio langileen eskubideak defendatzeko, guri orain arte proposatu digutena, berdin uzten ditu langileak, eta hobekuntza batzuk izan arren, ez du balio.
ALDAKETARIK EZ
Badirudi patronalari beto eskubidea eman diotela, eta hori argi dago, CEOE eta sindikatuekin lortutako akordio hori da aurrera eraman nahi dutena, parlamentuan ez dugu aldaketak sartzeko denborarik ere izan, batez ere, CEOEk ez duelako koma bat bez aldatu nahi eta hori onartezina da guretzat. Kontuan izan behar da ere, PSOEK eta Unidas Podemosek lan erreforma deuseztatu nahi zutela eta egun saltzen ari diren hori bere garaian ez zutela onargarritzat ematen. Orduan zergatik ezkerreko indarrek babesten duten Gobernu honek ez du benetako lan erreforma bat gauzatzen? Hori haiek azaldu beharko dute
LEGEGINTZALDIA
Ciudadanosekin akordioa lortzen badu eta erreforma aurrera ateratzen badu, sinesgarritasun eza izango du zenbait ataletan ezta? Guk uste dugu gobernu hau babesten jarraitzen jarraituko dugula, baldin eta aurkezten diren egitasmoek langileriari on egiten badiote eta ezkerreko ikuspuntu batetik eginda badaude. Ez dugu jarriko hau marra gorri bat bezala. Horrela egiten badute egia da ikusi beharko dela Gobernu honek norekin eta zer norabidetan hartu nahi dituen erabakiak, eta legeak ezkerrarekin edo eskuinarekin adostu, ba aldaketa handia da.