ARNALDO OTEGIREN ELKARRIZKETA EITBn


2022-01-14

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiari elkarrizketa egin diote EITB 1eko Egun On Euskadi saioan. Hona hemen laburpen bat:

Rajoyk inposatu zuen erreformaz ari gara, eskuinak konplexurik gabe gobernatzen du, ezkerrak konplexu pila batekin. Norekin egin zuen?  CEOErekin eta puntu, sindikatuen ikuspuntua berdin zitzaion.

Bi arazo nagusi:

1.- 500km-trotara dagoen mahai batean erabakitzen da erreforma eta ez euskal sindikatuek ezta euskal alderdiek ez dute bertan hitzik.
2.- Desafekzio politikoaren inguruan: ezkerrak ezin ditu egiten dituen promesak ez bete eta egiten badu, azaldu beharra du zergatik.

Erreforma honetan, aurrekoaren edukia mantendu egiten da, Rajoyren erreformaren funtsa hor geratuko da. Hemen grebak egon ziren, oinarri nagusia flexibilitatea izan zen eta horrek esan nahi du, kaleratzea merke ateratzen dela, eta hori ez da ukituko.

Europar Batasunak eskatu zuen CEOE egotea, eta horrek esan nahi du beto eskubidea izan dutela, eta Confebaski gustatzen zaio, noski gustatzen zaiola. Guk ezer aldatu ezean , ez dugu babestuko eta benetako zalantzak ditugu hori egin ahalko den.

Lan erreforma deuseztatzeko akordioa

Guk sinatu genuen akordio bat deuseztatzeko, gero esan ziguten ondorio kaltegarrienak kenduko zituztela, eta azkenean beste alde batera jo dute. Programan esan baduzu zerbait egingo duzula, eta gero ezin baduzu bete, gertatu daitekeena, zintzoa izan behar zara, baina ezin duzuna egin da sekulako erreforma laborala adostu duzula saldu. Ez baduzu lortu ez duzu lortu, baina ez saldu sekulako garaipen bat bezala.

Negoziaziorik egongo al da?

Lehenbiziko zalantza da negoziazio esparrurik egongo den edo ez. Uste dugulako CEOEk baldintza bat jarri duela eta hori da: hau ez da ukitzen. Hori horrela baldin bada, lehentasunezko erabaki bat dago jokoan: norekin atera naiz duzu erreforma? CEOErekin edo inbestidura blokearekin? Eta hor tirabirak egongo dira. Baina bai uste dugu nahiko itxita dagoen akordio bat dela.

Eztabaida asko daude, eta lehenbizikoa da sinesgarritasuna. Badago PSOE eta Podemosen bloke bat, ezkerreko babesarekin. Eta esaten egon dira erreforma egingo zutela. Gehiengoa izan badutelako. Orduan zergatik ez da egiten? Bada azaldu dezatela.

Azkenean pentsio legearekin eta Mozal legearekin berdina gertatuko da. Eta hemen CEOEk inposatzen badu bere posizioa, babes independentista duen gobernu batean, merkatu batasunaren aitzakiapean erreforman nork agindu behar duen ezarriz, zer gertatu daiteke gainerako erabakietan?

Zer proposatzen du EH Bilduk

Hemengo gehiengo sindikalak ez du ahotsik erabaki horietan. Hemen akordio interprofesional bat egon zen, baina hor CCOO eta UGT egon ziren bakarrik gainera akordioak ez du ziurtasun politikorik eta ez da batere garatu. Guk diogu, bermatu behar da lehentasunezko akordioak hemengoak direla, eta hori ez dago bermatuta. Hemen akordio interprofesional oso garrantzitsu bat sinatu zuten baina gero ez da garatu eta ez du ziurtasun politikorik. Guk argi diogu, babes juridiko guztia nahi dugu hemengo akordioak, sektorialak, herrialdekoak… hemen erabakitzeko.

Bi baldintza nagusi

Desestatalizazioa: hemen hartu nahi ditugu erabakiak. Kaleratzeak, ez dira ukitu. Bi gauza horiek ez dira ukitu. Hemengo hitzarmenei bermeak eman behar zaizkio eta kaleratzeetan ere pausoak eman behar dira. Horiek dira gure bi baldintzak. Guk uste dugu CEOEk ez duela onartuko kaleratzeen aspektua ukitzea, eta hori hala bada, guk ez dugu erreforma hau babestuko. Gainera gehiengo sindikalarekin eta gehiengo herritarrarekin batera egin nahi dugu.