"Anabasa dagoenean uste dut beharrezkoa dela oroitzea zeren alde gauden guztiok"


2022-09-27

Hezkuntza
Kontziente izan behar gara zeren aurrean gauden. Hilabete gutxi igaro dira hezkuntza akordioa sinatu zenetik, erreferentzia politiko sendoa dago eta badaude oinarriak legearen inguruko eztabaida sakona egiteko.

Badaude hobetzeko gauzak akordioaren letrari eta izpirituari dagokionez. EAEn bada adostasun bat nahiko sendoa nahiko genukeen hezkuntza akordioaren eta hezkuntza ereduaren inguruan, beraz anabasa dagoenean uste dut beharrezkoa dela oroitzea zeren alde gauden guztiok. Elkargune bat finkatu behar da, non balio publikoa zerk ematen duen finkatu eta zer betekizun izan behar dituen zehazten den, hori da hezkuntza akordioaren muina eta hori jaso behar da legean eta hori lausotua agertzen dela esango nuke.

Hizkuntza gaitasuna
Helburu soziolinguistiko bakoitzari egokitutako eredu bat eskaintzea da asmoa. Hori legeak jasotzen du eta interpretazio ezberdinak badaude, eztabaidatu beharko dugu horren inguruan.

30 urtetako lege bat imajinatzen badugu, ulertu behar dugu badaudela eztabaida estrategikoak eta unekoak, eta horrek kontraesanak eta tentsioak sortuko ditu baina nik uste bi maila horiek desberdindu behar ditugula.

Estatu Itunak
EH Bildu 2016an hasi zen mahai gainean jartzen herri honek estatu itunak behar zituela. Uste dut denbora asko galdu dugula geroztik. Baina zer da herri akordio bat? Estatu itun bat? Ez da legegintzaldi baterako akordio bat, edo aurrekontu proiektu bat, analisi sakon bat egitean datza eta horren araberako epe luzeko plan bat zehaztean. Datozen urtetan aldaketa handiak biziko ditugu eta nahikoa adierazle daude jakiteko ez goazela bide onetik. Epe luzerako akordioak dira, estrategikoak.