Mikel Otero legebiltzarkidea eta Trantsizio Ekologikorako idazkariari elkarrizketa egin diote Hamaika Telebistan. Besteak beste, autokontsumoa, energia berdearen auzia eta arlo publikoaren esku hartzea izan ditu mintzagai:
Autokontsumoa
Energiaren garestitze honek autokontsumorako interesa asko piztu du, azken finean lehen kontzientzia gehien zuen jendeak egiten zuen baina orain kontu ekonomiko garrantzitsu bat bilakatu da jende horrek ikusten duelako nola bere faktura %30-%40 jaisten den.
Nik uste autokontsumoa etxeetan, administrazio publikoetan eta enpresetan garatu beharreko kontu bat dela, energiaren demokratizazio bat ekartzen du, tokian tokiko baliabideak aprobetztazen dira eta nik uste lehentasunezko kontu bat dela.
Kontuan izan behar dugu hala ere, autokontsumoaren bidetik, jendarte bezala kontsumitzen dugun horri oso ekapren baxua egin diezaiokeela, eta horrek esan nahi du beste guztia beste moduren batean konpondu behar dela, alde batetik kontsumoak asko murriztuz eta besteik beste eskala bateko proiektu berriztagarriak bultzatuz.
Energia berdea
Akats galanta eta historikoa da EAJk gasa eta energia nuklearra energia berde bezala izendatzea ultraeskuinarekin batera bozketa horretan. Arazo desberdinak daude hor tartean, batetik Europar politikarekiko oso kontraesankorra da eta EAJ leku arraro batean kokatzen da, ez dudalako uste EAJ inondik inora beste erronda nuklear bat planteatzen duenik Euskal Herrirakoe ta gasari begira baditugu jada plantak Euskal Herrian beraz inbertsio handirik behar denik ezin daiteke esan, nik esango nuke hemen atzean lobby lan bat egon dela eta hor badago binkulazio bat EAJren eta energia fosila erabiltzen duten enpresekin.
.@otero_mikel: «Akats galanta eta historikoa da EAJk gasa eta energia nuklearra energia berde bezala izendatzea ultraeskuinarekin batera»
— EH Bildu (@ehbildu) July 12, 2022
➡️ Gasarekiko dugun menpekotasuna azkar baino lehen atzean utzi behar dugu. pic.twitter.com/qltbzLB557
Arlo publikoaren esku hartzea
Oinarrizko gai bezala hartu beharko genuke. Sistema energetikoan ia dena esku pribatuetan dago eta enpresek ahalik eta irabazi gehien eskuratzera bideratutako politikak bultzatzen dituzte. Horregatik, nik uste dut, oinarrizko elementu bat den neurrian, joera publikikazioa izan behar da eta arlo publikotik esku hartze sakona izatea, behintzat guztientzako gutxiengo batzuk arrazoizko prezio batzuetan izateko.