"Agerian da gauzak gaizki egiten ari direla, hori aspalditik esaten ari digute Osakidetzako tripetatik eta bihotzetatik"


2022-12-12
ELKARRIZKETA / ENTREVISTA
 
Nerea Kortajarenari Naiz Irratian egindako elkarrizketa:
 
OSAKIDETZA
 
Azalpenik ez da egon, Sagarduik ez zuen ezer azaldu eta herritarrek merezi dute jakitea zer ari den gertatzen.
 
Agerian da gauzak gaizki egiten ari direla, hori aspalditik esaten ari digute Osakidetzako tripetatik eta bihotzetatik, profesionalak, pandemian agerian utzi zituen hainbat gabezi, atzetik zetozenak, horren ondoren gauzak gertatu dira, baina denbora guzti honetan osasun arloko profesionalak eta han eta hemen sortutako suek erakusten dute Osakidetza UCIan dagoela.
 
Gogoratu nahiko nuke fetxa hauetan lehengo urtean lehen arretaren kolapso egoera batean geundela, eta uste dut ez dela errekuperatu, kalera atera ziren profesionalak zein herritarrak orduan, ondoren etorri ziren Sagarduiren adierazpenak, “kultura aldaketa batera gindoazela esanez” horiek ere txarto ulertu genituen denok ze kasualitate...
 
Gero etorri zen Bidasoako unitate kirurgikoaren kontua, Basurtok unitate kirurgikoaren leku aldatzea, baina OPEak lehenago zeuden, ordu murrizketak, udako anbulategien itxiera... neurriak hartu behar dira halako arazoen aurrean.
 
Soluzioa?
Ez da erreza izango baina eskatuko du orain arte eman ez den elkarrizketa egotea, elkarrizketarako apelazioak egin dira Jaurlaritzatik baina hain zuzen ere, hori da falta izan dena haien partetik orain arte. 
 
Aspaldi honetatik eta ez Donostialdeako OSIEtara mugatuz, han eta hemen suak piztu direnean profesionalek adierazi dute hemen erabakiak era bertikalean hartze direla, zentzugabeak eta kriterio teknikoen eta osasun arloko profesionalen irizpideen kontra. Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuak ere negoziazio mahaietatik altxatuta daude aspaldian gobernantza eredu hori salatuz. Elkarrizketarako nahia hori egon behar da.
 
EAJ eta PSEren arteko talka
Hala izango da, arrakalak arrakala ikusi beharko dena de alderdi sozialistak murrizketa hauei eta Osakidetzan ematen ari den kudeaketa eredu eta estrategia honi men egiteko jarraitzeko asmoa duen.
 
Autokritika
Hemen badago modus operandi bat eta da: arazoak pizten direnean edo minimizatu edo ukatu egiten dira, autokritika minimorik ez da egoten eta errua beti besteena da, Kasu batzuetan kanporatu diren profesional horiek dira errudunak eta bestela oposizioa ezta? Sagarduiren kudeaketak su asko piztu ditu eta eredu horrek eta jarraitu nahi den estrategia horrek garatzeko ahaleginak jarri du Osakidetza polemikaren inguruan azken urte hauetan. 
 
Hemen elkarrizketa, lasaitasuna eta hitz egiteko aukera eman behar da, autokritika, eta oposizioari dena leporatzeko aitzaki horrek ere, ba ez du zentzu askorik, Osakidetzan gertatzen ari den guztiak ez du oposizioarekin zerikusirik.
 
HEZKUNTZA
Bada prozesu bat luzea izango dena eta ez dela erreza, eskatzen du hausnarketa konpartitu asko eta prozesu horiek beti ez dira errazak izaten, guk akordioa hor dagoela ikusten dugu, akordioa ona dela eta orain erronka hori legean jasotzea da erronka. Era argian. Jasotako lege zirriborroan jasotakoak bada orduan adostutako batzuk deskafeinatu ditu, zehaztasunak falta direla elementu inportanteetan eta perspektiba horretan uste dugu ba lortutako akordioan zehaztutako horiek legen on batera trasladatzea.