EH Bildu kezka biziz jarraitzen ari da Senegalen dauden euskal arrantzontzien eta arrantzaleen egoera. Izan ere, Senegalgo Gobernuaren eta Europaren akordio faltak eragindako egoera bizitzen ari dira Senegalen bertan. Modu horretara, gaiak eragina daukan erakundeetan (Europako Batasuna Pernando Barrena eurodiputatuaren bitartez, Madrilgo Gobernuan Idurre Bideguren senatariaren bitartez, Eusko Jaurlaritzan Naiara Fernandez Madariaga legebiltzarkidearen bitartez) arazoa lehenbailehen bideratzeko eskaerak eta tramiteak bideratzen ari da EH Bildu.
Zentzu horretan, EH Bilduk Europako Arrantza Komisarioari eskaera egin dio, eta bertan eskatzen dio Senegalgo Gobernuarekin egin beharreko tramite guztiak egin ditzala euskal arrantzontziak handik berehala atera ahal izateko. Eskaera bera egiten dio Espainiako Gobernuari eta, horrekin batera, ordaindu beharreko kalte-ordainen gaiari modu eraginkorrean heltzeko eskatzen dio. Euskal arrantzaleen ordezkariekin harremanetan jarri da Idurre Bideguren senataria, eta erakunde guztietatik haien eskubideen alde lan egiteko konpromisoa berretsi die.
Azaroan Espainiako Arrantza ministroak Senatuan emandako azalpenen ostean, Bidegurenek kezkatuta salatu du orain arte jasotako laguntzak ez direla nahikoak era honetako arrantza galzorian dagoela kontuan hartuta. Gaineraru du Espainiako Gobernutik inor ez dela jarri euskal arrantzaleekin harremanetan eta gai honen inguruko informazio falta agerikoa dela oraindik.
Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzako Arrantzako Sailburuordetzari gaiarekin daukat ardura hartzea eskatuko dio EH Bilduk, era honetako arrantza egiten duen azken itsasontziak direlako eta Itsas ondare hau gal daitekeelako.