Pernando Barrena:
Urteetan zehar denetariko neurriak hartu izan ziren testuinguru politikoan ezker independentistaren kontra. Gogoratzen ahal ditugu eszepzioko neurriak, adibidez, antiterrorista legedi guztiak, alderdien ilegalizazioa eta baita ere, motibazio politikoarengatik atxilotutakoen aurka erabilitako tortura. Gogoratu behar da Nafarroan estimatu egiten dela 1.000 pertsona inguru pasatu ginela egoera horretatik. Momentu horretan aski ezaguna zen fenomeno bat zen Nafarroan. Auzokoak, familiartekoak, lagunak, Mundu guztiak bazekien arrazoi politikoengatik atxilotua izanez gero horrek suposatzen ahal zuela erraz asko tratu txarrengatik pasatzea eta tortura pairatzea poliziaren eskutik.
Beraz, gogoratu nahi dut hau, zeren urteetan hainbat alderdi politikok, hainbat hedabidek, ukatu egin dute torturaren existentzia bera. Iritsi ziren esatera asmakeri bat zela eta helburu politikoak bilatzen zituela, espainiar segurtasun indarrak leku txarrean uzteko. Beraz, aitortza instituzionala edukitzea, nire ustez, garrantzi handikoa da. Torturaren biktimak aitortzeko Nafarroako Gobernuak abiatutako dinamika justua da, suposatzen du itzelezko aurrerapausoa bizikidetzaren alde, bakearen alde. Eta nire ustez inportanteena dena, hain zuzen, torturaren fenomenoa moztu dadin erabat, eta berriro ez gertatzeko inori eta inon ez eta inola ere ez.
Urteetan tortura pairatutako pertsonek ondorio latzak pairatu behar izan dituzte, eta bizitza uztera iritsi ziren beste batzuk. Ondorio psikologiko eta fisiko larriak pairatu behar izan dituzte torturaren biktimek. Eta gogoratu behar da ehunka pertsona espetxeratuak izan zirela, beraien kontrako froga bakarrak izanik independentzia polizialetan, autoinkupazio bidez, bortxaren bidez, torturaren bidez emandako deklarazioei esker. Eta, okerrena dena, oraindik ere geratzen dira horrelako kasu batzuk espetxeetan. Sosten probatorio bakarra da autoinkulpazioa. Torturaren bidez lortutako deklarazioak. Beraz, egoera horiek berrikusi egin beharko lirateke, epai horiek berrikusi egin beharko lirateke. Pertsona horiei justizia eta aitortza ere egiteko momentua heldu da.