AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-02-15

Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidentearekin bildu da gaur goizean. Kataluniako Generalitatearen Jauregian izan den bilkuran, Otxandianok eta Aragonesek beren nazioen une historikoaz, munduko ziurgabetasun testuinguruaz eta herri gisa aurre egin beharreko garaiko erronkez hausnartu dute. Bi herriek dituzten erronkak, hain justu, erronka globalak direlako: klima-aldaketa, digitalizazioa, zainketen eraldaketa edo gobernantza-eredua.

Era berean, topaketak balio izan du Otxandianok bertatik bertara ezagutu ditzan Kataluniako Gobernuak ezarritako politika publikoak eta azken urteetako ikaskuntzak.