AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-03-05

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak Dublinen adierazi duenez, "estatus politikoa berritzeko unea da" Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hurrengo urteetan eztabaida hori egin beharko dela gaineratu du.. Otxandianok Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidente eta Irlandako Errepublikako lehen ministrogaiarekin bildu ostean egin ditu adierazpenok. Bilera hau EH Bilduren lehendakarigaia uhartera egiten ari den bidaiaren barruan kokatzen da; atzo Michelle O 'Neal Irlanda iparraldeko presidentearekin bildu ahal izan zen. “Sinn Feinek Irlandako erakunde nagusiak gobernatzen dituenean erabakiko du Irlandak", nabarmendu du Otxandianok. Izan ere, Sinn Feinek 2030 urteko data ezarri du Irlandako batasuna gauzatzea ahalbidetuko duen erreferenduma egiteko.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan estatus politikoari buruzko eztabaidari heltzeko beharra azpimarratu du Otxandianok. "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko berme nahikoak emango dizkiguten tresna juridiko eta politikoak behar ditugu", esan du. Era berean, estatus berri horren ezaugarriak definitu ditu Otxandianok: "Nazioa garela onar dezala eta jendearen beharrei erantzungo dieten politika publikoak egiteko tresna nahikoak eman diezazkigula".