AKTUALITATEA

Bizikidetza | 2025-12-18

Lehenengo eta behin esan nahi duguna da exterminio hitzak konotazio politiko historiko oso konkretua daukala, eta hitz hauek, beraz, inflexio puntua markatzen dutela legegintzaldi honetan eta eztabaida politikoan. Eta inflexio puntuak markatu behar dutela eztabaida politikoan eta legegintzaldi honetan. Eta uste dut kontziente izan behar garela denok gaur Parlamentuan entzun ditugun hitz hauen larritasunaz eta daukaten dimentsio politikoaz eta, beraz, atzean dagoen horretaz. 

Uste dut gaur hitza eta aurpegia jarri zaiela, hain zuzen ere, bloke erreakzionarioaren programari. Uste du marra gorri guztiak gurutzatu direla eta honek inflexio puntua markatu behar duela legegintzaldi honetan. 

Eta eztabaida politikoan hasi nahi dut esanez kurtso politiko hau hasi genuela Politika Orokorreko plenoan, lehendakariaren beraren hitz batzuekin. Lehendakariak bukatu zuen bere hitzartzea Politika Orokorreko plenoan, esanaz garai ilunak etor zitezkeela. Garai ilunak bloke erreakzionario baten partetik, PP eta Voxek osatutako bloke erreakzionario baten partetik, zeinak auzitan jartzen zezakeen edo dezakeen gure instituzionalitatea, gure autogobernua, gure identitatea, eta, beraz, hori oso kontuan hartzekoa zela eta herri honek presente izan behar zuela. Horri nik neuk erantzun nion, gure predisposizioa, gure kolaborazio guztia eskainiz, hain zuzen ere, bloke erreakzionario horri aurre egiteko. 

Guk uste dugu bloke erreakzionario horrek bere programa zehaztu egin duela. Eta adierazpenak egon dira, oso esanguratsuak, gaur gaurkoa seguru aski esanguratsuena. Baina badaude beste batzuk. Aldez aurretik, Durangoko zinegotzi batek EH Bilduren ilegalizazioa eskatu zuen hitz horien erreprobaziorako. Guk mozio bat aurkeztu genuen, eta mozio hori ez zen aurrera atera.  Aznarrean hitzak entzun ditugu esanez nola berak ez duen frankismoa kondenatuko. Bere aita parte izan zen. Gogoratu dezagun Falangeren propaganda burua izan zela. Ondoren entzun genuen De Andres, esanez parlamentu honetan bertan Eusko Jaurlaritza barkamena eskatu beharko lukeela Santoñan ugariek amore eman zutelako eta, ondorioz, sublebatuen  garaipena posible egin zutelako. Eta, nolabait, errebisionismo historiko bat egin zuen, herri hau erruduntzat joz. Ondoren etorri zen guztiarena, gerraostearena eta 40 urteko eskerrik asko diktadurarena.

Nik uste dut oso kontziente izan behar garela gaur zer gertatu den. Parlamentu honek ez dauka prezedenterik Parlamentuan, ez dauka prezedenterik, eta oso larriak dira. Esan duenez, exterminio hitzak dauka konotazio eta esangura politiko historiko jakin bat, eta gaur eginda eraso larri bat. Ez EH Bilduren kontra, EH Bildu izanik parlamentu honetako bigarren indar politikoa kontra berri honen kontra. Eta De Andres jaunak, PPko idazkari nagusiak benetan pentsatzen duena esan du, eta oso argi adierazi du zein den blokeo erreakzionario horren programa. EH Bilduren exterminoa, hau da, hiru herrialde hauetako bigarren indar politikoaren eta herri honetako lehen indar politikoaren exterminoa. Hori ez da EH Bilduren kontrako eraso bat. Hau ez da PP  eta EH Bilduren arteko afera bat. Horrek eraso bat suposatzen du herri honen kontra, zeren hemen hiru herrialde hauetako Parlamentuan dago ordezkatuta hiru herrialde hauetako borondate demokratikoa. Guk ordezkatzen dugu bigarren indar politiko gisa. Borondate horren demokratikoaren zati handi bat % 32aren bozka dauka EH Bilduk hiru herrialde hauetan.
Denok izan bagara kontziente gaur hemen gertatu denaz, hemen inflexio puntu bat gertatu da. Hemen salto kualitatibo bat eman da, honek larritasun demokratiko izugarria dauka, eta denok izan bagara hortaz kontziente, hori da esateko daukagun lehenengo gauza. Baterako deia egin nahi dugu. Uste dut honek eskatzen duela gogoeta sakon bat, serenidade guztitik, krispaziotik urrun, baina uste dut egin behar dugula gogoeta sakon bat, eta EH Bilduk gaur gogoeta horretarako deia luzatzen du. Honek ez du onartzen ekidistantziarik. Hemen ezin da ekidistantziarik egon. Hemen marra gorri guztiak gurutzatu dira. Honek ez dauka prezendenterik. Exterminio hitza erabili da gaur Parlamentuan. Exterminatu egin behar dela parlamentu honetako bigarren indar politikoa. Hori esanda, horrek daukan larritasun demokratikoa eskatzen du, gogoeta sakon bat. 

Bloke erreakzionario honek dauka programa inbolutibo bat eskubideetan eta gure identitatearen eta gure instituzioen eta gure autogobernuaren kontrako mehatxua suposatzen du. Lehendakariak ondo esan zuen bezala, Politika Orokorreko plenoan. Arrazoia du lehendakariak. Orain behar dena da koherentzian jokatu. Orain behar dena da, ikusitakoak ikusita eta denok konprobatu dugularik bloke erreakzionario horren mehatxua benetakoa dela eta bloke erreakzionario horrek ez daukala inolako eragozpenik pentsatzen duena argi eta garbi esateko orduan. 

Parlamentu honetan ordezkatuta dauden indar demokratikok gogoeta bat egin behar dugu eta erabakiak hartu behar ditugu. Eta kontsekuenteak izan bagara esaten dugunarekin eta ikusten ari garen honekin guztiarekin. Hau ez da EH Bilduren kontrako arazo bat. Hau da, programa inbolutibo eta erreakzionario bat daukan bloke baten programa politikoa. Eta programa politiko horrek jopuntuan dauka EH Bildu, baina jopuntuan dauka minorien eskubideak, hizkuntza minorizatuak eta abar eta abar. 

Eta, kontziente izanik zer dagoen esku artean, honek eskatzen du erreakzio bat. Gure eskaintza jarraitzen du berdina izaten. Politika Orokorreko Plenoan esan genion lehendakariari. Erreakzionatu dezagun, hartu ditzagun erabakiak. Eta zein da lehenengo erabakia? Hau esaten duenarekin, halako eraso demokratiko bat egiten duenarekin, halako bidea jarrera erakusten duenarekin, halako inflexio puntua markatzen duenarekin, ezin daitezkeela akordio politiko esanguratsuak egin. Eta gaur, hain zuzen ere, hori gertatu da. Gaur hemen, Arartekoa adostu da hitz hauek esan dituen indar politikoarekin. Eta horrek zertara garamatza? Ze politikagintza dakar? Ze etorkizun marrazten du herri honentzat? Kontziente bagara hemen mehatxu demokratikoa dagoela, herri honetan gehiengo demokratikoak daude mehatxu hori neutralizatzeko, eta, beraz, bai, anomalia bat gara. Ez, Euskal Herria da anomalia momentu honetan mundu mailan, Europan eta Estatu espainolean dagoen olatu erreakzionarioaren aurrean.

Hortaz, izan behar gara kontziente. Hemen mehatxua faxismoa da. Hemen mehatxua ultraeskuina da. Eta horren aurrean badago anomalia bat. Anomalia hori Euskal Herria deitzen da, Euskal gizartea deitzen da. Hemen dagoen indar korrelazioa da anomalia hori. Parlamentu honetan ordezkatuta dago. Indar korrelazio hori, eta, beraz, baliatu egin behar da eta epe laburreko kalkulu elektoralak utzi behar dira alde batera, eta lehenetsi behar da herri honen etorkizuna, gehiengoen interesak, herri honen defentsa, gure identitatearen garapena eta bloke erreakzionarioari muga eta topea jarri behar zaio eta frenoa jarri behar zaio. Hori da gertatu behar dena. Beraz, badauzkagu baldintzak. Egin dezagun.

EH Bildu aztertzen ari da gaur, hemen gertatu denaren aurrean hartuko ditugun ekimen politiko eta inkluso judizialak. Horretarako aukera ematen du honek. Ezin daiteke izan anekdota bat, baina ez gure kalterako, herri honentzat mehatxua baldin bada.