AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-02-22

Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak adierazpenak egin ditu, gaur arratsaldean, Laguardian, lehendakariak hauteskundeen data iragarri ondoren.

Pello Otxandiano:

Prest gaude erronkari heltzeko. Iragarpen hau aurreikusi zitekeen. Apirilaren 21eko data hau denon ahotan egon da eta, beraz, iragarpena aurreikusi zitekeen. Gure ustez, ordua zen gaia despejatzeko eta zegoen ziurgabetasuna albo batera uzteko. Mundu guztia dago ia kanpainan eta denok gaude prest kanpainarekin hasteko.

Gure ustez, herri honek bizi duen momentua berezia da eta honek eskatzen du goi mailako eztabaida politiko bat. Gure konpromisoa da hurrengo asteak baliatzea goi mailako eztabaida politiko bat elikatzeko, herri honek dauzkan erronken inguruan. Hori da gure konpromisoa eta hori da gainontzeko alderdiei proposatzen dieguna. Alderdikerietatik kanpo, interes partidistetatik kanpo, ohiko politikangintzatik kanpo, ohiko lokatzetatik kanpo, egin dezagun goi mailako eztabaida politiko bat herri honek dauzkat etorkizuneko erronken inguruan. Hori da gure konpromisoa eta buru-belarri jarriko gara datozen asteetan langintza horretan.