AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-06-03

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak agerraaldia egin du, gaur goizean, Donostian.

Arnaldo Otegi:

Ultraeskuinari, faxistei eta autoritarioei gobernatzen ez uztea eta bidea ixtea da gure lehentasuna. Orain eskuin muturraren aurkakoak diren batzuk, gogoratu beharko lukete norekin adostu zen 78ko erregimena Espainiako Estatuan.

PPk noren 7 ministrorekin sortu zuen alderdia? Nork jarri zuen Espainiako erregea? Nortzuk ari dira neofaxistei ateak irekitzen Europan? Hauts haietatik gaurko lokatzak. Pozten gara sektore asko konturatu direlako eskuin muturra arazo bat dela. Kilometro zeroko ezkerrak egia esaten die herritarrei.

Euskal Herriak ongi ikasita ditu historiaren irakaspenak. Eskuin muturrak atea jotzen duenean, fronte zabalak eta gutxieneko programak, sektarismo gutxi eta eskuzabaltasun asko. Hori da faxistei eta autoritatioei aurre egiteko errezetarik onena. Ekainaren 9an beste kolore batez margotuko dugu gure herria. Gernikaren seme-alabak gara, eta ekainaren 9an Gernika berri bat margotu behar dugu. Nazio hau ezberdina da, eta beste era batera erantzuten die erronka historikoei.

Euskal Herriak enbaxadore bat aukeratuko du Europara eramateko, nazio bat garela, abertzaleak garela, independentistak garela, ezkerrekoak garela eta errepublikazaleak garela ozen esatera. Ezin daiteke izan demokrata antifaxista izan gabe.